Euskadin koronabirusa antzemateko 196.327 test egin dira eta 62.241 Nafarroan
Koronabirusaren pandemia hasi zenetik COVID-19a antzemateko 196.327 test egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan; horietatik 125.183 PCR frogak izan dira, eta 71.144 test azkarrak. Bestalde, Nafarroan 62.241 test egin dira; horietatik 32.821 PCR frogak izan dira, eta 8.21 test azkarrak.
Espainiako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, Estatuan 2.467.761 test egin dira; horietatik 1.625.211 PCR testak izan dira, eta 842.550 test azkarrak.
Maiatzaren 1a eta 7a bitartean 2.842 PCR test eta 18.990 test azkar egin dira Euskadin. Osasun Ministerioak eskaini dituen datuen arabera, 1.000 biztanleko PCR testen batezbestekoa 57,37koa da Euskadin, Estatuko batez bestekoaren (34,51) gainetik dagoelarik. Beste test batzuen batezbestekoari dagokionez, Euskadiko batezbestekoa 32,1ekoa da, honek ere Estatukoa (17,89) gainditzen duelarik.
Nafarroako Foru Erkidegoan 6.454 PCR test egin dira maiatzaren 1a eta 7a bitartean, aurreko astean baino % 24 gehiago. Mila biztanleko PCR testen batezbestekoa 50,30ekoa da, Estatukoa 34,51koa delarik. Maiatzeko lehen egunetik hilabete berdineko 7ra arte egin diren test azkarrak 8.219 izan dira, joan den astean baino % 28 gehiago, eta 1.000 biztanleko batezbestekoa 45,09, eta kasu honetan ere 17,89koa den Espainiakoa askogatik gainditzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau ibilgailuren arteko istripua izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irungo noranzkoan
113. kilometroan, Malmasingo tunelen irteeran, izandako istripu baten ondorioz, errei bat itxi behar izan dute, eta auto-ilara luzeak sortzen ari da inguruan. Gutxienez bi dira zaurituak.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa 10 atxiloturekin eta 400 kilo atzemanda amaitu da
Guardia Zibilak eta Jendarmeriak elkarlanean egindako operazioan, Gipuzkoan eta Iparraldean aritzen zen talde bat desegin dute.