Jazoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat zauritu da Zumaian, bere etxean piztutako sute batean kea arnastuta

Dirudienez, sukaldeko ke-erauzgailuan hasi dira sugarrak, baina bizilagunak sutea itzaltzea lortu du.

75 urteko gizon bat zauritu da Zumaian (Gipuzkoa), bere etxebizitzan piztutako sute batean kea arnastuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 14:20ean jazo da, Basadi auzoko etxebizitza batean. Dirudienez, sukaldeko ke-erauzgailuan hasi dira sugarrak, baina etxeko bizilagunak sutea itzaltzea lortu du.

Dena dela, sortutako ke handiaren ondorioz, Ertzaintzako agenteak eta suhiltzaileak bertaratu dira eta auzokideak etxetik irtenarazi dituzte. Horietako bat, 75 urtekoa, Zarauzko osasun zentrora eraman behar izan dute, kea arnastuta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X