Mikel Sanchez: "Ezin dugu arreta galdu, datu onak ditugun arren"
Euskadin koronabirusak eragindako egoeraren "bilakaera positiboa" eta "normalizazioa" onartu du Mikel Sanchez Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko plangintza zuzendariak Radio Euskadiko Boulevard albistegian, hildakorik gabeko lehen egunaren ostean. "Zaintza aktiboko fasean gaude", azpimarratu du Sanchezek; izan ere, "ez gara pandemiaren aurreko normaltasunera itzuliko". "Ezin dugu arreta galdu, eta bereziki adi egon behar dugu", nabarmendu du.
Zainketa intentsiboetako unitateetan, COVID-19aren eraginez okupatutako ohe kopuruak behera egin du azken egunotan, eta, atzo (maiatzak 24) 33 ohe baino ez zeuden okupatuta. Horrek, ospitaleetako "ohiko jarduera berreskuratzea" ahalbidetzen du. "Duela aste batzuetatik udazkenera eta negura begira ari gara lanean, agerraldi berririk izanez gero ondo baino hobeto prestatuak egon gaitezen". Kontsulten zain dauden gaixoei "pazientzia" eskatu die, asistentzia-jarduera mugatu ondoren. "Beldurrak baldintzatu du zentroetara joatea", esan du Osasun Saileko plangintza zuzendariak. "Gaixoei deitzen ari gara kontsultetara joan daitezen, baina tresna telematiko gehiago erabiliko ditugu".
Deseskalatze prozesuan aurreikusitako faseen iraupena astebetera mugatzen ditugu? "Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioa aztertzen ari den aukera bat da". Horren harira, Sanchezek esan du "posible izan litekeela, datuen arabera. Berme handienarekin hartu beharreko erabakiak dira, egoera aztertu eta horren ondorioak aurreikusi ondoren". Euskadin alarma-egoera bertan behera uzteko moduan gaude? "Gure bilakaera oso ona izaten ari da. Horrela jarraituz gero, egoera normalizatzera iritsi beharko dugu ".
"Gipuzkoan badira egun batzuk ez direla kasurik atzeman, eta transmisioa ere oso baxua da", adierazi du Mikel Sanchezek, "batez ere familia ingurunean gertatzen dira". Zaintza eta kontrol fasean "gaitza modu goiztiarrean identifikatu nahi dugu, eta gaixoen kontaktuetarako proba diagnostiko bat bermatu". Sanchez "esku artean dugunaren perspektiba galtzeaz kezkatuta" ageri da, "atzera bueltatzea oso gogorra" izango litzatekeela ohartaraziz.
Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du:
CONTENIDO NO ENCONTRADO
Zure interesekoa izan daiteke
% 77,8ra igo da Euskadi anitz batean bizi nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k onartu du azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan duela aitortu du, lanpostu bat edo alokairuko etxebizitza bat lortu nahi izan duenean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek greba astean jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
CCOO sindikatuak ez du lekukorik eramango aurtengo Korrikan
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.
Gorpu bat aurkitu dute itsasoan, Ondarroa eta Lekeitio artean
Gorpua ezin izan dute identifikatu, baina baliteke asteartean Mendexan desagertutako 82 urteko arrantzalea izatea.
Tasa turistikoa 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera ezarriko da Euskadin
Gipuzkoako Foru Aldundiak turismoari lotutako zerga berria arautzen duen Foru Arauaren proiektua onartu du. Zergaren oinarria gau kopuruaren arabera kalkulatuko da.