Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hil egin da asteazkenean Bilboko erdigunean labankada jaso zuen gaztea

Ertzaintza hiru susmagarriren bila ari da, erasoarekin zerikusia dutelakoan. Erasoa asteazkenean izan zen, 22:30 aldera, Salazar Jeneralaren kalean.

Bart Bilbon arma zuri batekin labankadaz zauritu zuten 24 urteko gaztea hil egin da, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

22:30 aldera eraso zioten biktimari, Salazar Jeneralaren kalean, Casilla pabiloitik eta zezen-plazatik oso gertu. Gazteari arma zuri batez eraso zioten, eta zauria egin zioten hanka batean, femoraletik gertu.

Bertaratu ziren agenteek tornikete bat egin zioten odoljarioa eteteko, eta medikuek bihotz-biriketako bizkortzea egin zioten.

Gizona, Basurtuko Ospitalera eraman zuten, odol asko galdu baitzuen.

Ertzaintza hiru susmagarriren bila ari da, erasoarekin zerikusia dutelakoan. Ildo horretatik, hipotesi guztiak zabalik daude; horietako bat, balizko lapurreta batena.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X