Albiste da
COVID-19
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lekeitiok Antzar Eguna bertan behera utzi du

Udalak “penarekin” hartu du erabakia; izan ere, aurten aurrenekoz azken mende erdian larunbatean ospatzekoak ziren herriko egun handia.
Lekeitio (Bizkaia). Artxiboko argazkia: EFE
Lekeitio (Bizkaia). Artxiboko argazkia: EFE

Antzar Eguna (irailak 5) bertan behera uztea erabaki du Lekeitioko (Bizkaia) Udalak, koronabirusaren transmisioa saihesteko segurtasun neurriak betetzea ezinezkoa dela ikusita.

Udalak “penarekin” hartu eta ohar batean iragarri du erabakia; izan ere, aurten aurrenekoz azken mende erdian larunbatean ospatzekoak ziren herriko egun handia.

Udalak jai batzordeei eta Lekeitioko Kofradiari erabakiaren berri eman die.

Era berean, aurten San Pedro eta San Antolin jaiak aurreikusi bezala ospatuko ez direla jakinarazi du Udalak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X