Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Selektibitate azterketak hasi dira Nafarroan, osasun baldintza zorrotzekin

Ia 4.000 ikaslek egingo diote aurre 4 eguneko probari, Gaztelania eta Literaturako azterketarekin hasita.
18:00 - 20:00
3.815 ikaslek unibertsitatera sartzeko azterketei ekin diete Nafarroan

Nafarroako ia 4.000 ikasle hasi dira gaur Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazio azterketak egiten. Koronabirusaren krisiaren eraginez, baldintza bereziak ezarri dituzte: lau eguneko proba izango da, ohikoa baino bat gehiago, eta egoitza gehiago egokitu dituzte, osasun baldintza guztiak zorrotz betetze aldera. 

Horrela, 3.815 ikaslek (iaz baino % 16 gehiago) eman dute izena azterketa egiteko, eta mila inguruk eginen dute euskaraz. Tutera eta Iruñeko campusak ez ezik, Nafarroako Unibertsitateko pabiloia, liburutegia, Sarioko eraikina, eta Zizur, Basoko, Iturrama eta Gurutze plazako institutuak erabiliko dituzte (hamar zentro, guztira).

Ana Zabalza Nafarroako Unibertsitateko sarrera proben koordinatzaileak azaldu duenez, ikasleek dagokien tokian eseritakoan kendu ahal izanen dute musukoa.

Azterketa bera ere berregituratu egin dute, egoera berezi honetan ikasleek aukera gehiago izan ditzaten.

Goizeko hamarretan hasiko da unibertsitate atariko proba, eta lehen azterketa Gaztelania eta Literatura izango da. Ezohiko deialdia uztailaren 21, 22 eta 23an izanen da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira garraio publikoan, baita kalean eta leku itxietan ere, bi metroko segurtasun-tartea bermatu ezin bada.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X