Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi autok kalteak izan dituzte Getxon, hiru edukiontzi erreta

Sua 03:30 aldera piztu da, eta Elkano kaleko hiru edukiontzi erre dira, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla eta. Suak, edukiontzien ondoan aparkatuta zeuden bi autotan eragin ditu kalteak.
18:00 - 20:00
Sute batek hiru edukiontzi kiskali ditu Getxon eta bi auto kaltetu dira

Bi autok kalteak izan dituzte ostiral goizaldean Getxon (Bizkaia), hiru edukiontzi erreta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Sua 03:30 aldera piztu da, eta Elkano kaleko hiru edukiontzi erre dira, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak direla eta.

Suak, edukiontzien ondoan aparkatuta zeuden bi autotan eragin ditu kalteak, Segurtasun Sailak azaldu duenez.

Bizkaiko suhiltzaileak bertaratu dira, eta garrak itzali dituzte.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 11/07/2025.- Los toros de la ganadería Jandilla persiguen a los mozos durante el quinto encierro de los Sanfermines este viernes en Pamplona. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro azkarra, korrikaldi ikusgarriekin, eta tentsio uneak zezen plazan

Jose Escolar Avilako ganadutegiko zezenek aurtengo sanferminetako entzierro azkarrenetakoa korritu dute, garbia, korrikaldi ikusgarriekin, baina amaieran nahasi dena, zezen-plazan. Izan ere, zezenetako bat atzean geratu da bertan, eta korrikalariei oldartu bazaie ere, ez du minik egin, baina entzierroa bi minutu eta 40 segundora arte luzatu du. Jendetza elkartu da ibilbidean, larunbatetan izan ohi den legez, eta entzierroa bi minutu atzeratu da Santo Domingoko balkoi baten zati bat erori delako. Gizon bati erori zaio gainera, eta sorbaldan zauritu du. Gauean botatako euriak ez du Jose Escolarren animalien lasterketa mantsotu, eta ibilbidea irrist egin gabe osatu dute, erritmo konstantean, korrikalariei adar artean lasterraldi ederrak egiten utziz. Hirugarren urtea da jarraian ganadutegi honetako zezenek ez dutela adarkaturik uzten. Lehenengo balantzearen arabera, lau pertsona eraman dituzte kolpeengatik ospitalera, eta beste bat zezen-plazan bertan artatu dute.

Gehiago kargatu