ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Zubietan, matxuratutako auto bat erretiratzen laguntzen ari zela

Bi pertsona autoari bultza egiten ari ziren eta hirugarrena, hildakoa, bolantea gidatzen ari zen, autoan sartu gabe, kontrola galdu eta amildegi batetik behera erori denean.
Autoa erori den tokia.
Autoa erori den tokia. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

Doneztebeko 56 urteko gizonezko bat (M.B.A.) hil da gaur goizaldean Zubietan, ikerketapean dagoen istripu batean. Zantzu guztien arabera, matxuratutako auto bat erretiratzen laguntzen ari zen lagun batzuei, autoak harrapatu eta amildegi batetik behera erori denean.

Nafarroako Foruzaingoak jakitera eman duenez, istripua 01:09 aldera gertatu da,  NA-170 errepidearen (A-15-Leitza-Doneztebe) 21,200 kilometroan, autoa bidearen ezer aldetik atera, pertsona bat harrapatu, amildegitik erori eta zuhaitz batzuen kontra joan denean.

Abisua jasota, Iruñeko eta Elizondoko agenteek hartu zuten istripuaren ikerketaren ardura.

Foruzaingoaren hipotesia nagusia da Irungo bizilagun baten autoa matxuratu egin zela bidean eta Donezteben bizi den semeari deitu ziola lagun ziezaion. Hori lagun batekin agertu zen (hildako). Hala, aita-semeak autoari bultza egiten ari zirela, eta hirugarren pertsona hori bolantea gidatzen ari zela (autoan sartu gabe), kontrola galdu zuen, autoak harrapatu eta bidetik behera erori zen auto eta guzti, bertan hilez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X