Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bergara eta Tolosako neurriak bertan behera utziko ditu ostalaritzako agindu berriak

Eibarren, Zarautzen eta Ermuan ezarritako neurri murriztaileak, aitzitik, bere horretan geratuko dira, azken egunotan hiru udalerri horietan kasuek gora egin ez badute ere.
Ostalaritzako agindu berriak bertan behera utziko ditu Bergara eta Tolosako neurriak
Ostalaritzako agindu berriak bertan behera utziko ditu Bergara eta Tolosako neurriak. Argazkia: EFE

Aste honetan bertan argitaratuko du Eusko Jaurlaritzak ostalaritzako neurri murriztaileak zehazten dituen dokumentua, koronabirusaren hedatzea saiheste aldera. Nekane Murga Osasun sailburuak iragarri duenez, agindua indarrean sartu eta batera, bertan behera geratuko dira Bergaran eta Tolosan duela egun batzuk ezarri zituzten neurriak. Aitzitik, bere horretan utziko dituzte Eibarren, Zarautzen eta Ermuan jarri zituzten murrizketak, nahiz eta hiru udalerri horietan, azken egunetan, kasuek ez duten gorakada nabarmenik izan.

Murgaren esanetan, lehenbailehen irisi behar zen agindua, "birusak gure artean jarraitzen duelako eta segurtasun distantziarik gabe taldean egoteak arriskuak dakartzalako".

Horregatik, zainketa zorroztu du Osasun Sailak, egunean 4.000 eta 5.000 PCR proba artean egiten baitabiltza. Horrek esan nahi du dagoeneko euskal herritarren % 14ri egin dietela PCR proba.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X