Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PCR proba egin beharko dute hilaren 18an Bilboko Back&Stage diskotekan egon zirenek

Uztailaren 18an dantzaleku horretan egon ziren pertsona guztiei egingo die proba Osakidetzak. Horretarako, karpa bat ezarriko dute Bilboko Basurtu ospitalean, ostiral honetan.
18:00 - 20:00
Uztailaren 18an Back&Stage aretoan egon zirenei PCR probak egiten hasi dira

Iragan uztailaren 18an Bilboko Back&Stage dantzalekuan egon ziren pertsona guztiek PCR proba egin beharko dute.

Basurtu ospitalean ostiral honetan ezarriko duten karpa batean egingo ditu PCR proba guztiak Osakidetzak.

Aurretik, baia, hitzordua eskatu beharko dute proba egin nahi dutenek, 94 600 66 66 telefono zenbakira deituta.

Osakidetzaren aginduei men, COVID-19aren sintomaren bat dutenek (sukarra, arnasteko zailtasunak, usaimen arazoak, eztarriko mina) osasun zentora deitu eta etxean geratu beharko dute, bakartuta.

Osasun Sailak lasaitasun mezua helarazi du, neurriak "badaezpadakoak" direla argi utzita.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Beldur Barik egitasmoaren 16. bideo lehiaketa abian da, gazteek indarkeria matxistaren aurrean duten jarrera erakus dezaten

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak Donostiako Lauaizeta ikastetxean egindako ekitaldian gogorarazi duenez, programaren helburua da gazteen artean indarkeria matxista prebenitzea, "nesken ahalduntzea lagunduz eta mutilei berdintasunaren beharraren inguruan hausnartzen lagunduz, denen parte hartzearekin gizarte berdinzaleago baten alde eginez".

Gehiago kargatu