Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira Arrontegin bi autok talka egin ondoren sortu diren auto-ilarak

Istripua 07:30 aldera jazo da. Bi autok talka egin dute, eta hiru pertsona zauritu dira. Ondorioz, errei bat itxi dute eta bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira inguruan.
Auto-ilarak sortu dira Arrontegin, bi autok talka egin ondoren
Auto-ilarak sortu dira Arrontegin, bi autok talka egin ondoren. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

Hiru pertsona zauritu dira astelehen honetan Bi-637 errepidean izandako auo-istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eusi jakitera eman dionez.

Istripua 07:30 aldera jazo da, Arrontegi parean. Ordu horretan, bi autok talka egin dute, eta horietako bat irauli egin da. Segurtasun Sailak azaldu duenez, hiru pertsona zauritu dira.

Ondorioz, errei bat itxi behar izan dute, eta auto-ilarak sortu dira puntu horretan, Erandio parean, Getxorako noranzkoan. Hain zuzen ere, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira lehen orduan.

09:20 aldera berriro ireki dute goizean itxitako erreia, eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X