'Radar Covid' aplikazioa, gaurtik erabilgarri Nafarroan
'Radar Covid' aplikazioak koronabirus kasuen kontaktuak bilatzen laguntzen du, ostiraletik dago martxan, eta gaurtik erabilgarri. Aplikazioa guztiz funtzionala da deskargatuta duten telefonoen arteko esposizioak erregistratzeko, bluetooth bidez.
Horrez gain, 'Radar Covid' aplikazioak une oro bermatuko ditu anonimotasuna eta pribatutasuna, PCR positiboaren diagnostikoa jaso duen pertsonak bere borondatez eta modu anonimoan erregistratuko baitu SMS bidez emango zaion zenbakizko kodearekin.
Android eta iOS sistemekin erabil daiteke, eta ez du inolako identifikazio pertsonalik eskatzen; hau da, funtzionatu ahal izateko, erabiltzaileak bluetooth sistema aktibatuta izan behar du telefonoan. Nahiz eta Androiden egungo bertsioak kokapena aktibatzea ere eskatu, app-ak ez du hori erabiltzen, eta berezitasun hori hurrengo eguneratzeetan ebatziko da. Gainera, Twitterren @AppRadarCovid kontua sortu da, herritarren zalantzak argitu nahian.
Nola erabili aplikazioa PCR probaren emaitza positiboa baldin bada
Lehenik eta behin, bluetooth-a aktibatuta izan behar du erabiltzaileak, "Radar Covid" app-a esposizioak telefonoan erregistratzen joan dadin, modu anonimoan.
Diagnostikoa positiboa baldin bada, baheketa egiteko ardura duten osasun-langileek erabiltzaileari PCR probaren emaitza jakinarazteko deitzean, aplikazioa instalatuta duen galdetuko diote. Instalatuta edukiz gero, SMS bidez 12 digituko kodea emango zaio, bertan sar dezan, eta, hori egitean, automatikoki eta modu anonimoan jakinaraziko zaie gailu horrekin 15 minututik gora eta 2 metro baino gutxiagoko tartean kontaktuan egon diren pertsonei, bluetooth erregistroaren bidez soilik identifikatu ondoren.
Nola erabili aplikazioa esposizioa altua baldin bada
Esposizio altuko alerta jasotzen duen edozein erabiltzaileri URL bat agertuko zaio laguntza jaso ahal izateko gomendioekin. Beste erkidego batzuetan ez bezala, jarraipen hori arintze aldera, Nafarroan 3 metodo garatu dira Nafarroako Osasun Zerbitzuak-Osasunbideak (NOZ-O) artatu eta, hala badagokio, arrisku-kontaktu bezala zehazteko: Osasun Karpeta Pertsonalaren bidez, mugikorrera SMS bat bidalita, babestutako inprimakiaren eta ondorengo captcharen bitartez edota telefonoz. Metodo horiek bere borondatez aktibatuko ditu erabiltzaileak.
Hedapena sare sozialetan
Nafarroako Gobernuak app-a zabaltzeko egitasmo bat jarriko du martxan sare sozialetan ostiral honetan bertan, Facebook, Instagram eta Google sareetan publizitatea kontratatuta. Irailean zehar, Nafarroako online hedabide nagusien bidez ere iragarriko da.
Horrez gain, Gobernuak lankidetza eskatuko die udalei, unibertsitateei, komunikabideei eta herritarrei "Radar Covid" aplikazioa zabaltzeko sare sozialetan dituzten profilen bidez, tresnaren lankidetza-izaeraren arabera. Beraz, aplikazioa deskargatu eta erabiltzen duten pertsonen kopurua zenbat eta handiagoa izan, orduan eta prebentziorako balio handiagoa izango du pandemiaren aurkako borrokan.
Zure interesekoa izan daiteke
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.
Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak izan dira AP-8 autobidean Zornotzan, bi errei ixtea eragin duen istripu baten ondorioz
Zirkulazioak arazo handiak izan ditu Irunerako noranzkoan, 95. kilometroan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte.