Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pandemia "egonkortu" egin dela uste du Jaurlaritzak

Ospitaleratzeak "egunez egun" jaisten ari direla azaldu du Gasteizko Gobernuak.
El coordinador del Programa de Vigilancia y Control, Ignacio Garitano. Foto: EFE
El coordinador del Programa de Vigilancia y Control, Ignacio Garitano. Foto: EFE

Koronabirusaren pandemia "egonkortu" egin da Euskadin, ospitaleratzeak eta 3-16 urteko umeen arteko positiboak "egunez egun" jaisten ari baitira, Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez.

Ignacio Garitano Osasun Sailaren eta Osakidetzaren Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzailearen esanetan, egun 4.602 kasu aktibo daude EAEn, eta 9.889 pertsona daude bakartuta.

Garitanoren hitzetan, kasu positiboen portzentajea "egonkor" dago (% 5 ingurukoa izan da azken bi asteetan), eta ikastetxeetan ere behera egin dute kasuek. Une honetan, 3-16 urteko umeen artean, 134 kasu daude 100.000 biztanleko. Hain zuzen ere, 389 kasu aktibo daude orain urte tarte horretan, eta horietako 140k "ondorioak" izan dituzte eskoletan. Horren ildotik, 1.397 ikasle daude bakartuta, hots, "10 ikasle kasu positibo bakoitzeko".

19 urte arteko ikasleei dagokienez, 2.724k eman dute positibo PCR proban, hots, ikasle guztien % 0,7.

Koronabirusaren aurkako borrokaren arduradunaren arabera, "zentro gutxi batzuetan" izan da "kasu bat baino gehiago gela berean", baina "zaila" da jakitea klase barruan kutsatu den edo ikasle taldeek eskolatik kanpo harremana dutelako.

"3-16 urteen artean kasuak behera egiten ari dira, eta, horregatik, ondoriozta daiteke eskolen hasierak ez duela eraginik izan pandemiaren garapenean", berretsi du.

Bestalde, Garitanok azaldu du gaurtik aurrera aldatu egingo dela zainketa berezien geletan daudenak zenbatzeko modua; izan ere, aurrerantzean zenbatu egingo dituzte koronabirusagatik ingresatuta dauden baina PCR proban negatibo eman dutenak ere.

Horrela, "zehatzago" ezagutu ahalko dute koronabirusaren eragina ospitaleetan.

Bukatzeko, Garitanok esan du Radar Covid aplikazioa "duela bizpahiru egun" hasi zela "guztiz" funtzionatzen Euskadin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X