KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errioxako Calahorra, Arnedo eta Rincon de Soto herriak konfinatu dituzte

Neurri berria gaur sartu da indarrean, eta hiru udalerrietako pertsonen sarrera-irteerei eta mugimenduen murrizketari egiten dio erreferentzia, besteak beste, Concha Andreuk jakitera eman duenez.
Herritarrak Calahorrako kaleetan zehar. Argazkia: EiTB
herritarrak Calahorrako kaleetan zehar. Argazkia: EiTB

Errioxako Calahorra, Arnedo eta Rincon de Soto herriak konfinatuko dituzte, koronabirusak eragindako kasu positibo asko direla medio, Concha Andreu Errioxako Gobernuko presidenteak jakitera eman duenez.

Errioxako Exekutiboko buruaren esanetan, neurria zazpi egunez luzatuko da, eta beste zazpi egunez luzatu ahal izango da, eboluzioaren arabera. Gobernu Kontseiluaren ostean streaming bidez eskaini duen prentsaurreko batean eman du neurri horien berri. Ekimen "sendoa" da, eta "bere garaian Alfarorekin gertatu zen bezain eraginkorra izatea espero dugu"; izan ere, irailaren 7an antzeko neurriak ezarri zituzten udalerri horretan, eta positiboak % 84 jaitsi dira, 264tik 47ra.

Adostutako neurri nagusiak hiru udalerrietako pertsonen sarrera-irteerei eta mugimenduen murrizketari egiten dio erreferentzia. Behar bezala justifikatutako joan-etorriak izango dira salbuespenak, hala nola, lan edo lanbide arrazoiak, pertsona ahulen zaintza, osasun-zentroetara edo derrigorrezko irakaskuntzara joatea edo ezinbesteko beste arrazoi batzuk. Ohiko bizilekura ere itzuli ahalko da.

Era berean, ostalaritzako eta sukaldaritzako establezimenduetako jarduera guztiak etengo dira; ostatukoak, etxez etxeko janaria prestatzekoak eta banatzekoak eta terrazetan zerbitzua ematekoak izan ezik. Kirol, kultura, arte, jolas, ikuskizun eta aisiarekin loturiko zentro eta establezimenduetan espazio itxietan egiten diren jarduera guztiak ere bertan behera geratuko dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X