Nafarroako Gobernuak beste zazpi egunez luzatu ditu COVID-19aren neurri murriztaileak
COVID-19aren kutsatze kurba apaltzeko irailaren 11n indarrean sartu ziren neurri murriztaileak zazpi egunez luzatzea erabaki du Nafarroako Gobernuak, pasa berri den gauerditik urriaren 8ra arte (biak barne). Lehendik ezarritako murrizketei berriak gehitu zaizkie ostalaritzako eta merkataritza-zentroetako edukierari dagokionez. Halaber, Nafarroako Gobernuak San Adrian konfinatuko du, COVID-19ari aurre egiteko, ostiraletik larunbaterako gauerdian.
Atzo, osteguna, Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi zuenez, Nafarroa osoan aplikatuko diren neurri murriztaileetan bi aldaketa aurreikusten dira, txikizkako saltokietarako eta merkataritza-zentroetarako edukierei dagokienez.
Lehenengo kasuan, txikizkako merkataritza-establezimendu eta lokalek eta jendearentzat irekita dauden jarduera eta zerbitzuek, merkataritza-zentroei lotuta ez badaude, ezingo dute baimendutako gehieneko edukieraren % 50 gainditu. Lokal horiek solairu batean baino gehiagotan banatuta badaude, solairu bakoitzean dagoen bezeroen proportzioa mantendu beharko da.
Merkataritza-zentro horien parte diren establezimenduei dagokienez, ezin izango da zentro bakoitzaren autobabes-planean beren eremu komunetan eta jolas-eremuetan baimendutako gehieneko edukieraren % 40 gainditu. Merkataritza-zentro horietan kokatutako saltokiek ere ezingo dute baimendutako gehieneko edukieraren % 50 gainditu.
Bi establezimendu mota horietan, nolanahi ere, behar diren neurriak ezarriko dira pertsonen arteko segurtasun-tartea (gutxienez 1,5 metrokoa) eta maskararen erabilera bermatzeko. Era berean, 65 urtetik gorako pertsonei lehentasunezko zerbitzua emango zaie.
Bestalde, arau berriak jasotzen duenez, gehienez sei pertsonak parte hartu ahal izango dute izaera pribatu sozial edo familiarreko edozein elkartze edo bileratan, elkarrekin bizi diren pertsonen kasuan izan ezik.
Neurri hauek indarrean egongo dira zazpi egun naturaleko epean. Dena dela, neurri horien gaineko etengabeko jarraipena eta ebaluazioa egingo da, behar izatekotan, luzatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Beste elkarretaratze bat gaur eguerdian Basaurin, hilketa matxista gaitzesteko
12:00etan izango da, Bizkaiko udalerriko A-25 plazan, atzo talde feministek egindakoen leku berean.
Basauriko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute ostiral arratsaldean, talde feministek deituta
2026an bi dira jada Euskal Herrian hildako emakumeak, eta horrek agerian uzten du, euren ustez, indarkeria matxistak jarraitzen duela gizarteko gaitz nagusietakoa izaten. Basauriko Asanblada Feminista eta Emakumeok Bat Koordinadora (Basauriko Emakume Elkarte eta Elkarte Feministen Federazioa) talde feministek deitu dute elkarretaratzea.
Itzurun hondartza, mikroplastikoz beteta
Azken egunotako denboraleen ondorioz, mikroplastikoz beteta agertu zen atzo Zumaiako Itzurun hondartza. Naiara Malave Euskal Kostaldeko Geoparkean lan egiten duten Begi Bistan-eko kideak azpimarratu du arazoa mundu mailakoa dela, eta azken hamarkadetako plastikoaren gehiegizko erabileraren ondorioetako bat.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen. EITBk galdetutako ikerketaren iturrien arabera, atxilotuak askotan urratzen zuen urruntze agindu bat zegoen.
Asier Iragorri, Basauriko alkatea: "Gaur egun ere entzuten dira indarkeria matxista existitzen ez dela dioten diskurtsoak"
Basauriko alkateak "irmo" gaitzetsi du udalerrian gertatutako hilketa matxista, eta deitoratu du oraindik ere herritarren artean diskurtsoak entzuten ari direla indarkeria matxista "ez dela existitzen" edo arazoari garrantzia kentzen diotela esanez. Horregatik, uste du arlo guztietatik lan egin behar dela gaiari heldu ahal izateko.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.