2020ko Gabonak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurten ez da BECen Gabonetako Parkerik izango

Bilbao Exhibition Centrek azaldu duenez, “osasun egoerak ohiko topaketa egitea eragozten du”. Parkea 2021eko abenduan itzuliko da.
Gabonetako Parkea. Artxiboko argazkia: BEC
Gabonetako Parkea. Artxiboko argazkia: BEC

Bilbao Exhibition Centrek (BEC) iragarri duenez, aurten ez da Gabonetako Parkerik izango, “osasun egoerak ohiko topaketa egitea eragozten duelako”. Parkea 2021eko abenduan itzuliko da.

“Haurren topaketa aurrera eraman ahal izateko baldintzak bermatzea ezinezkoa da”, azaldu du erakustazokak ohar batean. “Zalaparta, parte-hartze handia eta jarduera kolektiboak dira protagonista hiru asteetan zehar”, esan du.

Gabonetako Parkeak urtero 200.000 bisitari baino gehiago hartzen ditu. Aurten 56. edizioa egin behar zuten.

“2021eko edizioan jarduera programa erakargarria” egiteko lanean jarraituko dutela ziurtatu du BECek, “aurtengo gabeziaren ordainetan, Gabonetako hitzordu garrantzitsua baita”.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X