Azkoitian eta Sansomendin egindako baheketetan positiboen tasa % 1 ingurukoa izan da
Azkoitian eta Gasteizko Sansomendi auzoan egindako baheketetan antzemandako positiboen tasa % 1 ingurukoa izan da.
Pandemiaren bilakaera aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Azkoitian baheketa bat egitea erabaki zuen. Hala, 17 eta 60 urte arteko herritarrei borondatezko PCR probak egin zizkieten urriaren 7tik 10era bitartean. Astearte honetan emandako datuen arabera, 3.069 emaitza jaso dituzte eta horietatik 35 lagunek eman dute positibo, hau da, % 1,14k.
Sansomendin urriaren 8an hasi ziren eta datorren ostirala arte arituko dira PCR probak egiten. Oraingoz, 1.846 testen emaitzak eskuratu dituzte eta 18 positibo izan dira. Beraz, positiboen tasa % 0,98koa da.
Hori bai, aipatu datuei beste bide batzuetatik detektatutako kasuak gehitu behar zaizkie, osasun zentrora sintomak dituztelako joan diren herritarrena, adibidez.
Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 988 kasu antzeman dituzte Azkoitian –EAEko tasarik altuena- eta 559 kasu Sansomendin.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du datorren ostegunean beste baheketa bat abiatuko duela Azpeitian. Borondatezko PCR probak 17 eta 40 urte arteko herritarrei zuzenduta egongo dira.
Azken bi asteetan 100.000 biztanleko 763 kasu detektatu dituzte eta astelehenean 18 pertsona kutsatu ziren.
Azken orduetan kasu positiboen kopuruak gora egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 529 lagun gehiago kutsatu dira eta positiboa tasa % 7,8ra igo da.
Zure interesekoa izan daiteke
Ordu aldaketa: Udako ordutegia bueltan da
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 2:00etan ordua aldatu beharko da, eta 3:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsurengatik: osasuna eta energia kostua.
Futbol arbitro batek, emakume adingabea bera, irainak eta mehatxuak salatu ditu Basauriko partida batean
Bizkaiko Futbol Federakundeko lehiaketa batzordea gaur elkartzekoa da gertatutakoa aztertzeko eta balizko neurriak aztertzeko. Basauriko futbol taldeko jokalariak, teknikariak eta zaleak barne, irainka hasi ziren, talde bisitariak berdinketa (3-3) lortu eta gero.
BI-30 errepidean izandako istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin eta Arrontegin
Ezbeharra goizean goiz gertatu da Erandion, eta errei bat itxi behar izan dute Galdakaorako noranzkoan. Ilara luzeak sortu dira.
EHUk unibertsitate-komunitatean errespetua eta bizikidetza indartzeko protokolo bat bultzatuko du
Ekimenak bitartekotza, partaidetza eta sentsibilizazio-neurriak izango ditu, eta komunitate osoaren ekarpenak jasotzeko plataforma digital bat izango du oinarri.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Berdintasunerako Emakunde Saria
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Korrika Gipuzkoan sartu da!
Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldean. Berastegiko udaleko ordezkariek sartu dute lekukoa Gipuzkoara. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mailopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute, Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 06:00ak aldera Beran izango dute.
Familia batek salatu du Durangoko egoitza bateko erabiltzaileek "gabezia larriak" dituztela
Egoitzako zuzendaritzak ukatu egin ditu akusazioak, lantaldearen "profesionaltasuna" defendatu du, eta ziurtatu du Bizkaiko Aldundiak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela.
Bi pertsona zauritu dira Azkoitian, etxe batean izandako sutean
Trino Uria kalean piztu da sua eraikineko azken solairuan, asteleheneko ordu bata aldera. Bi lagun artatu dituzte lekuan bertan; zaurituetako batek erredurak ditu eta ospitalera eraman behar izan dute. Eraikin osoa hustu dute, eta sua kontrolpean duten arren, Azpeitia eta Eibarko suhiltzaileak lanean ari dira kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
EAEko farmazialariek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, fakturazioa sendagaien ontzietako datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.