NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hainbat pertsona identifikatu dituzte Iruñean, zabuak erretzeagatik

Salatutako gertaerak ostiralean jazo ziren, Iruñeko Erruki plazako haur parke batean.
Honela gelditu da suak kiskalitako zabuetako bat. Argazkia: @PamplonaIrunaPM

Iruñeko Udaltzaingoak hainbat pertsona identifikatu ditu, Erruki plazako haur parkeko zabuak erretzea egotzita.

Salatutako gertaerak ostiralean jazo ziren Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Ustezko erasotzaileak inguruan bertan atzeman zituzten.

Gertaera horri lotuta, herritarren laguntza eskertu du Udaltzaingoak.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu