ALERTA LARANJA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Pasealeku Berria eta hondartzak itxi egingo dituzte bihar, olatuengatik

Alerta laranja dela eta, asteazkeneko 12:00etatik osteguneko 24:00ak arte, Pasealeku Berria itxiko dute, bai oinezkoentzat bai ibilgailuentzat. Gainera, hondartzetarako sarbideak debekatuko dituzte.
18:00 - 20:00
Abisu horia itsasoan gaurtik aurrera eta laranja bihar 6 metroko olatuengatik

Donostiako Babes Zibilak jakitera eman duenez, alerta laranja dela eta, asteazkenean Pasealeku Berria, hondartzak eta Nautikoa itxiko ditu. Iragarpenaren arabera, olatuen indarra handia izango da.

Udaleko iturriek azaldu dutenez, asteazkenean 12:00etan hasi eta ostegunean 24:00ak arte, pasealeku Berria itxiko dute, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat, Salamanca pasealekuan Jauregi Jeneralaren kaletik, Aldamar kalean Soraluze kaletik eta Zuloaga plazan San Telmo Museotik aurrera.

Era berean, Leizaola pasealekua jatetxetik aurrera itxiko da, hondartzara sartzea debekatuko da, eta Zurriola zubiko itsasoaren aldeko espaloia eta bidegorria itxiko dira.

Ondarretako kasuan, hondartza eta Pico del Loro begiratokia itxita egongo dira eta Eduardo Chillida pasealekua erabat itxita egongo da arrapalatik aurrera.

Azkenik, Kontxan, hondartzarako sarbidea, hegalkina barne, erabat itxita egongo da; Nautikoan, berriz, terraza eta pantalana itxiko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X