Elikagaien Bankua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elikagaien 'bilketa handia' azaroaren 20an eta 21ean egingo dute Araban

Saltokietan testigantza hutsezko produktu bilketa izango da. Horrela, zazpi dendatan egingo dute soilik.
EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Elikagaien 'bilketa handia' azaroaren 20an eta 21ean egingo dute Araban, baina COVID-19 pandemiaren eta neurri murriztaileen eraginez, ezaugarri bereziak izango ditu aurten.

Supermerkatuen sarreran ekarpenak egitera animatzen zuten milaka boluntariok ez dute lekurik izango, "gutxi batzuk baino ez". Gainera, saltokietan testigantza hutsezko produktu bilketa egingo da. Horrela, zazpi dendatan egingo dute soilik.

Horregatik guztiagatik, bildutako elikagai kopuruan "beherakada handia" espero dute antolatzaileek. "Aurreko edizioetan bildutako ia 200.000 kiloak udara arte funtsezko jaki-gordailu dira, baina askoz gutxiago bilduko da", ohartarazi du Arabako Elikagaien Bankuak. Horrela, beharra duten pertsonak artatzen jarraitu ahal izateko, bankuari laguntzeko beste bide batzuk prestatu dituzte:

Janari-bonuen erosketa, bankuaren mesedetan

2020ko azaroaren 16tik 21era

Arabako supermerkatu guztietako dendetan eskura daitezke.

Saltoki guztietan lortutako bonuak ez zaizkio zuzenean bankuari eskudirutan itzuliko; beharrizanen arabera, urtean zehar produktu edo elikagaiak hornitzeko erabiliko dira.

Elikagaiak erosi eta entregatzeko kanpaina presentziala

2020ko azaroak 20/21

Ondorengo zazpi dendatan egin daiteke

EROSKI (El Boulevard merkataritza-gunea– Kexaako Gazteluaren kalea –Gasteiz Etorbidea –Legutianoko atea – Salburua)

CARREFOUR (Gorbeia merkataritza-gunea)

MACRO (Haitz kalea – Gamarra)

Ohi bezala, galkorrak ez diren produktuak biltzeko helburua dute, hala nola, olioa, kakao hautsa, kontserbak (barazki eta arraina), haurrentzako elikagaiak, pixoihalak eta funtsezko beste produktu batzuk.

Saltoki txikien babesa

Arabako Elikagai Bankuaren txartel/bonu propioak erostea

Urte osoan zehar

Elikagai Bankuarekin akordio batera heldu diren dendetan egin daiteke

Dirua ematea

Balizko defizita arintzeko dirua jasoko dute aurten, soilik elikagaiak erosteko, noski. Egiteko modua:

VISA txartelarekin ordaintzea https://bancoalimentosaraba.org/ webgunean

BIZUM (kodea 00025)

Banku transferentzia (Kutxa Bank – Laboral Kutxa)

Ekarpenek hobari fiskala izango dute 2020ko errenta aitorpenean. Horretarako, ziurtagiri bat igorriko dute. Dohaintza-emaileak datu pertsonalak eman beharko ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X