KONTSUMO-OHITURAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txartelarekin gehiago ordaintzen da eta oporretan aldaketak egiten dira pandemiagatik

Hamar nafarretik seik kontsumo-ohiturak aldatu dituzte, COVID-19ak eragindako krisia hasi zenetik.
Emakume batek erositako arropa ordaintzen du.
Emakume batek erositako arropa ordaintzen du. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Hamar pertsonatik seik adierazi dute kontsumo-ohiturak aldatu dituztela COVID-19aren pandemiaren ondorioz, Nafarroako Estatistika Institutuak (NASTAT) 2020ko hirugarren hiruhilekoan pandemiaren eraginari buruz egindako inkestaren arabera.

Inkestan parte hartutako pertsonen % 49,1ek ordainketa gehiago egin ditu txartela erabiliz edo banku-transferentzia bidez osasun-krisia hasi zenetik.

Bidaiek ere nabaritu dituzte pandemiaren ondorioak, galdetutako biztanleen % 21,2k aldatu baitituzte oporretarako ohiturak. Aldaketa horiek eragina izan dute oporrak pasatzeko hautatutako helmugan (% 74,2), erreserba egiteko unean (% 50,2), egonaldiaren iraupenean (% 49,2) eta ostatu motan (% 40,4).

Oporretarako helmugak aldatu dituzten bidaiarien artean, % 96,6k aurreko urteetakoak baino hurbilago dauden tokiak aukeratu dituzte, eta % 96,9k estatu mailako bat aukeratu dute.

Ostatu-aldaketei dagokienez, galdetutakoen % 70,2k etxebizitza batean pasatu zituzten oporrak, alokatzeko apartamentu batean (% 35,9), senide edo pertsona ezagun baten apartamentu batean (% 23,3) edo norbere etxebizitza batean (% 11).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X