Genero indakeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sexu indarkeria jasaten duten emakumeen % 48k ez dute "erabateko laguntza" jasotzen

Amnistia Internazionala erakundeak salatu du emakume askok ez dutela nora jo, eta, horrenbestez, ez dutela osasun arretarik eta laguntza psikologikorik jasotzen.
Sexu indarkeria jasaten duten emakumeen % 48k ez dute "erabateko laguntza" jasotzen
Sexu eraso baten biktima izan den emakume bat. CCO lizentzia duen argazkia

Amnistia Internazionala (AI) gobernuz kanpoko erakundeak astelehen honetan jakinarazi du sexu indarkeria jasaten duten emakumeen % 48k ez dutela "erabateko laguntza" jasotzen. Horregatik, indarkeria mota horri eta berorrek dakartzan ondorioei aurre egiteko berariazko aurrekontuak eskatu ditu.

Azaroaren 25ean Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Amnistia Internazionalak salatu du sexu indarkeriaren biktima askok ez dutela nora jo, eta, horrenbestez, ez dutela osasun arretarik, laguntza psikologikorik eta gertatutakoa salatzeko aholkurik jasotzen.

Horregatik, erakunde horren ustez, Espainiako Gobernua prestatzen ari den sexu askatasunarekin lotutako lege berriak gisa horretako indarkeriaren biktimak babestea izan beharko luke helburu.

Horretarako, "beharrezkoa da aurrekontuen zati bat horretara zuzentzea, gaur egun bost milioi euro soilik bideratzen baitituzte sexu indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko", kritikatu du AIk.

Dena den, erakunde horrek onartu du azkenaldian hobera egiten ari dela biktimenganako arreta zerbitzua, Asturiasen eta Madrilen, adibidez, asteko egun guztietan 24 orduko zerbitzua ezarri baitute.

Euskadin ere bada bikote harremanetik kanpo sexu indarkeria jasan duten emakumeei zuzendutako arreta psikologikoa.

Tratu txarrak pairatzen badituzu, edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta/edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X