Tratu txarrak jasan dituzten ia 5.000 emakumek jasotzen dute Ertzaintzaren babesa
Genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren biktima izan diren edo diren 4.781 emakumek - iaz baino 122 gehiagok- jasotzen dute, gaur egun, Euskal Autonomia Erdekigoan Ertzaintzaren babesa, salaketa jarri ondoren edo poliziak horren berri izan ondoren.
Lurraldeka, 2.254 dira Bizkaian (2019ko azaroan, 2.356) poliziaren babes-espedientea duten biktimak, 838 Araban (752) eta 1.689 Gipuzkoan (1.551).
Emakume horien 3.344 epaileak emandako agindu baten ondorioz ari dira poliziaren babesa jasotzen (1.492 Bizkaian, 523 Araban, eta 1.329 Gipuzkoan), eta gainerako 1.437 emakumeek "biktima bakoitzaren arriskua aztertzen duten polizia-protokoloei jarraituz" jasotzen dute babes hori.
Emakumeen kontrako tratu-txarrei aurrea hartzeko eta aurre egiteko, Ertzaintzak egun duen prozedura 2006an martxan jarritakoa da. Segurtasun sailak ohar bidez zehaztu duenez, "kasu berri bat hautematen den bakoitzean, Ertzaintzak erregistratu egiten du 'etxeko indarkeria' edo 'genero-indarkeria' espediente batean", eta une horretatik aurrera, "babes aktiboa" ematen zaio biktimari.
"Etxekoen eta Emakumeen Babesa"
Bestalde, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Etxekoen eta Emakumeen Babesa (EBA) izeneko proiektua lantzen ari da Eusko Jaurlaritza, eta, gauzak ondo, legealdi honetan jarri nahiko lukete martxan, "biktimak hautemateko eta babesteko prozesuan eraginkorragoak izateko helburuarekin".
"Genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren arloetako Ertzaintzaren eta Euskadiko udaltzaingoen espediente guztien kudeaketa partekatzeko aukera emango duen sistema digitala da, eta honako hauek egitea ahalbidetzen du: espediente guztiak formatu berean sortzea eta partekatzea, emakume bakoitzaren arrisku-ebaluazio guztiak homologatzea, seme-alaben arriskua berdin ebaluatzea eta diagnostikatzen den arriskuaren araberako babesa ezartzea", zehaztu dute oharrean.
Proiektuaren hasierako fasean, Ertzaintza eta Bilboko, Donostiako, Gasteizko, Basauriko, Barakaldoko, Errenteriako eta Getxoko udaltzaingoak ari dira parte hartzen, baina "asmoa da udaltzaingo guztiek parte hartzea eta emakumeen aurkako indarkeria-kasu bakoitzean inplikatuta dauden gainerako agenteei ere parte hartzeko aukera ematea".
Genero indarkeriarekin edo etxeko indarkeriarekin lotutako espediente bat irekitzen denean, "Ertzaintzak arriskua baloratzen du eta lau mailatan sailkatzen du: oinarrizkoa, moderatua, handia eta berezia". "Ebaluazioa jarraitua izaten da, eta alda daiteke, beraz, biktimaren edo erasotzailearen inguruabarrak aldatzen badira. Biktima guztiei ezartzen zaien lehenengo segurtasun-neurria autobabeserako formakuntza da".
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.