Arreta telefonoak indarkeria matxistaren 2269 biktima artatu ditu 2020an
2020an, gaur arte, 2269 dei jaso ditu indarkeria matxistaren biktimak artatzeko telefonoak (900 840 111), beste horrenbeste emakume biktimei dagozkienak; 1247k, gutxienez, seme edo alaba bat dute kargura, eta 1022 ez dira ama. Deien % 55,31 Bizkaitik egin ziren (1255), % 26,70 Gipuzkoatik (606), % 15,64 Arabatik (355) eta % 2,88 autonomia-erkidegotik kanpokoak izan ziren (53).
Dei horien % 74,10 emakumeek beraiek egin zituzten (1681); % 19,56 beren inguruneko pertsonek egin zituzten (444), eta % 6,34, profesionalek (41).
Konfinamendu-aldia dela eta -martxoaren 15etik ekainaren 21era bitartean-, guztira 798 dei jaso ziren; haietatik, % 74,88 biktimek beraiek egin zituzten (596). % 18,59 beren inguruneko pertsonek egin zituzten (148), eta % 6,53, profesionalek (52).
Deien % 53,76 Bizkaitik egin ziren (429), % 29,45 Gipuzkoatik (2335), % 13,91 Arabatik (11) eta % 2,88 autonomia-erkidegotik kanpokoak izan ziren (23).
SATEVI Eusko Jaurlaritzak gogorarazten du telefono-zerbitzu hau berehalakoa, anonimoa, konfidentziala eta doakoa dela, eta ez duela telefonoaren fakturan arrastorik uzten.
900 840 111 telefonoan profesionalek ematen dute arreta, psikologoek, hezitzaileek eta gizarte-langileek, nagusiki, eta horiek etengabe ari dira prestakuntza jasotzen: emakumeen aurkako indarkeriaren eta berdintasunaren arloan ez ezik, arreta integralerako ezinbesteko diziplina guztietan ere: zuzenbidea, atzerritartasuna edo psikologia, besteak beste.
Iñigo Urkullu lehendakariak, Beatriz Artolazabal Berdintasuneko sailburuarekin batera, indarkeria matxista “gizarte osoaren arazo” gisa deskribatu du. “Mezu bat bidaltzen diegu indarkeria jasaten duten emakume guztiei, eskaintzen ditugun baliabide eta zerbitzuetan konfiantza izateko. Gobernu honek entzun egin nahi ditu”.
Bisitaldian, Beatriz Artolazabal Berdintasuneko sailburuarekin, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarekin, Izaskun Landaida Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarekin eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearekin batera, besteak beste, aurrez aurre ezagutu ditu 2020ko 900 840 111 telefonoaren zenbait datu.
Lehendakariak gizarte osoari bidali nahi izan dio bere mezua, “erne egon dadin indarkeria jasaten egon daitezkeen emakumeekin”. “Gobernu honentzat, lehentasuna du emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzeak. Gure konpromisoa da zerbitzu eta baliabideak sustatzea, gure indar guztiekin posible egiteko”, esan du, SATEVIren (indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko telefonoa, 900 840 111) egoitzara egin duen bisitan.
Hori horrela, Urkullu lehendakariak berdintasunerako legea aldatzeko oraintsuko onespena dela eta, honako hau esan du: “Aukera emango digu berdintasunaren aldeko eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko herrialdeko ituna sustatzeko”.
“Gaur, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei prebentzioa eta arreta emateko baliabideak areagotzeko konpromisoa berresten dugu”, esan du, eta Beatriz Artolazabal Berdintasuneko sailburuak pasa den hilabetean Eusko Legebiltzarrean eginiko iragarpena aipatu du.
Modu berean, Iñigo Urkulluk “gure aurrekontuak prestatzeko genero-ikuspegi integrala” ere iragarri du.
SATEVIk berrikuntza bat martxan jarri du, entzuteko desgaitasuna edo hitz egiteko zailtasunak dituzten emakumeei irisgarritasun handiagoa eskaintzeko. Berrikuntza hori posible izan da Euskadi Euskal Gorrak federazioaren elkarlanari esker.
Online mekanismoa da; entzuteko edota hitz egiteko desgaitasuna duten pertsonei aukera ematen die zerbitzua jasotzeko, zeinu-hizkuntzako interpreteek artatutako bideointerpretazioko kanal baten bidez. Interprete horiek harremanetan daude emakumeei arreta emateko telefonoan lan egiten duten profesionalekin, eta itzultzaile-lanetan jardun ohi dute; une oro gordetzen da deitzen duten pertsonen konfidentzialtasuna eta anonimatua.
Mekanismo hori, telefono propioa bezala, egunean 24 orduz eta urtean 365 egunez dago erabilgarri. Gainera, SATEVIk 51 hizkuntza hitz egiten duten emakumeei ematen die arreta.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia, blusa eta nesken kalejira berriarekin, teknikarien grebak baldintzatuta
Goizean, blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatu dute, eta arratsaldean kalejira egin dute, ibilbide berria estreinatuta. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du.