Seme-alabak dituzten familia zaurgarriak dira kaltetuenak Gabonetan
Seme-alabak beren ardurapean dituzten eta pobrezia edo zaurgarritasun-egoeran bizi diren familiak dira kaltetuenak Gabonetan, pandemiaren eraginez. Hala adierazten dute GAD3 aholkularitza-etxeak egin duen “Pandemiaren inpaktua haur zaurgarrienengan” inkestak argitaratutako datuek.
Save the Children erakundeak ohartarazi duenaren arabera, haurrak dituzten familia zaurgarrien % 77k beren diru-sarrera maila jaitsi egin dela ikusi du; erdiek (% 54) lana galdu dute, eta lautik bat (% 24) aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientearen eraginpean dago.
Datu horiek, ordea, ez datoz bat seme-alabarik gabeko familietan gertatzen denarekin: % 31 dira, kasu horretan, beren diru-sarrera maila jaisten ikusi dutenak. % 16k galdu du lana, eta % 12 dira aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientearen eraginpean daudenak.
Inkestak garbi erakutsi du, halaber, seme-alabak beren ardurapean dituzten eta pobrezia-egoeran dauden familiak izan direla Euskadin kaltetuenak Gabon jai hauek prestatu eta gozatzeko orduan ere.
Seme-alabak beren ardurapean dituzten 4 familia zaurgarritik ia hiruk (% 70) zailtasunak izango dituzte seme-alabei opariak erosteko, eta hirutik biri (% 60) oso zaila gertatuko zaie afari berezi bat egitea. Familia horien erdiek (% 54) ahalegin handia egin beharko dute, gainera, arropa beroak erosteko ere.
Honen harira, #GabonikGabekoFamiliak kanpaina aurkeztu du Save the Childrenek. Helburua familia zaurgarriek Gabonetan dituzten zailtasunak ikusaraztea da, eta krisiak haur ahulenengan dituen ondorioak arintzea.
Iristen ez diren laguntzak
Pandemiaren ondorioei aurre egin ahal izateko dirulaguntzak eskatu dituzten Euskadiko familien ia erdiek (% 45) ez dute halakorik jaso oraindik.
Gainera, Save the Childrenek esan duenez, lehenbailehen erreformatu behar da diru-sarrerak bermatzeko errenta, beren ardurapean seme-alabak dituzten familiei babes eta dirulaguntza handiagoak eman ahal izateko, batez ere guraso bakarreko familien kasuan.
Zure interesekoa izan daiteke
N-634 errepidea ireki dute Getaria eta Zarautz artean, luizien ondorioz itxita egon ostean
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.
Txurdinaga Behekoa Institutuko ikasle eta gurasoek Batxilergo Artistikoa ez kentzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari
Begoña Pedrosak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak adierazi du batxilergo hori ikasteko aukera bermatzen dela ikasleak Ibarrekolanda eta Bertendonako ikastetxeetan banatuta. Manifestarien esanetan, hezkuntza publikoaren aurkako beste eraso bat da, eta, hori dela eta, elkarrizketarako deia egin diote Eusko Jaurlaritzari.
Martxoaren 1ean Valtierran izandako zirkulazio-istripuan zauritutako 28 urteko neska hil egin da
Ezbeharra 01:19an gertatu zen, N-121 errepideko 72,28 kilometroan, Los Abetos jatetxearen bidegurutzean, bi gazte zihoazen autoa bidetik atera eta ezponda baten aurka talka egin zuenean. 20 urteko beste gazte bat ere zauritu zen ezbeharrean.
Santanderko istripua jazo aurretik 112ra deitu zuen gizona: "Behar bezala jardun izan balitz, ezbeharra saihestuko zen"
Zubiaren egoeraz ohartarazi zuen Santanderko bizilagunaren ustez, tragedia saihestuko zen deia jaso ostean jardun izan balitz. Instrukzioa egiten ari den epaileak zubiaren egoera aztertzeko eskatu dio peritu bati.
Ekialde Hurbileko gerraren aurka protesta egin dute Bilbon, eta Gaza ez ahazteko eskatu dute
PararLaGuerra.es herri plataformak protesta egin du gaur Bilbon, bakea eskatzeko, AEBk eta Israelek Iranen aurka hasitako erasoaldia indarrean denean. Halaber, babesa adierazi diote Palestinari.
Bidean da jada Sahararen aldeko elkartasun karabana
Oinarrizko produktuak daramatzan elkartasun karabana goizean abiatu da Donostiatik Saharara. 50 tona produktu eramango dituzte kamioiek. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak eskerrak eman dizkie bilketan parte hartu duten guztiei.
Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen kautelazko neurriak urratzea egotzita, adingabeei argazkiak ateratzeagatik
Ostegunean atxilotu dute, ikastetxe, haurtzaindegi, haur-parke eta adingabeak biltzen diren beste edozein lekutara hurbiltzeko debekua urratu duela jakin eta gero.