KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kultur ekimenak ez dira urtarrilaren 7an itzuliko Ipar Euskal Herrira

Zinemak, antzokiak, kontzertuak... datorren astean berrekitekok baziren ere, koronabirusaren datuak ikusita, irekiera atzeratzea erabaki du Frantziako Gobernuak.
Zinemen itxiera salatzen duen kartela.
Zinemen itxiera salatzen duen kartela. EITB MEDIAren artxiboko irudia.

Ipar Euskal Herrian, kulturaren mundua itxita dago konfinamenduaz geroztik, eta, momentuz, hala jarraitu beharko du. Frantziako Gobernuak zinemak eta antzokiak irekitzeko asmoa zuen hurrengo astean, baina koronabirusaren datuek hobera egiten ez dutenez, egungo neurriak mantentzea erabaki dute. Hala aurreratu du Gabriel Attal Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.

Urtarrilaren 7an irekitzekotan ziren Iparraldeko zinema eta antzokiak, baina, iragarpen honen ondoren, itxaron beharrean daude, berriz ere. Kulturaren munduak ez du erabakia ulertzen, eta horixe esan dio Jurgi Ekiza Willis Drumond taldeko musikariak Euskadi Irratiari. Haserre daude musikariak. Izan ere, hasiera batean, kultur ekimenak konfinamendua pasa eta Gabonen aurretik hastekoak baziren ere, gero, urtarrilaren 7ra igaro zen data hori, eta orain, ziurgabetasuna da nagusi.

Gainera, ez da neurri berririk hartuko koronabirusaren datuek hobera egiten duten arte.

Macron presidenteak eguneko 5.000 kasuko langa jarri zuen aurrerapausoa eman eta kultura itzuli ahal izateko. Atzo bertan, ordea, ia 20.000 positibo berri atzeman zituzten Frantzian.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X