Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suhiltzaileek sute bat itzali dute Zubietako erraustegian

Sua arratsaldeko lehen orduan piztu da zaborra pilatzeko tokian, baina ez da zauriturik izan, ezta kalte materialik ere, Segurtasun Sailak azaldu duenez.
Zubietako erraustegiaren barrualdea artxiboko irudi batean.
Zubietako erraustegiaren barrualdea artxiboko irudi batean. ETBko bideo batetik harutako irudia

Donostiako suhiltzaileek sute bat itzali dute astearte honetan Zubietako erraustegian. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, garrak 13:30 inguruan piztu dira zaborra pilatzeko gunean, baina ez da zauriturik izan, ezta kalte materialik ere.

Suhiltzaileak bertan geratu dira, garrak berriro pizten ez direla zaintzeko.

Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) ohar bidez azaldu duenez, erraustegiko langileek segurtasun-protokoloa jarri dute abian eta suhiltzaileak ohartarazi dituzte.  

GHK-k azpimarratu du sua "berehala" hartu dutela kontrolpean eta "inolako kalterik eragin gabe" itzali dela.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X