EUSKADI
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta laranja egongo da larunbatean, olatuengatik, eta abisu horia haizeagatik

Alerta laranja 15:00etatik aurrera egongo da indarrean, zazpi metroko olatuak espero baitira. Abisu horia ordu berean aktibatuko da, 100 km/h-ko abiadura gainditu dezaketen haize-boladengatik.
Olatuak Donostian.
Olatuak Donostian. Argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatuko du larunbatean, urtarrilak 30, itsasaldeko arriskuagatik, zazpi metrorainoko olatuak espero baitira. Era berean, abisu horia aktibatuko du, orduko 100 kilometroko abiadura gainditu dezaketen haize-boladengatik.

Nabigatzeko arriskua eguerdian hasiko da, eta ordu horretan jarriko dute martxan abisu horia, 3,5 metrotik gorako olatuengatik. Mendebaldeko haizeak 5-6ko indarra hartu eta itsaski handia eragingo du.

Itsasoaren egoerak okerrera egingo du 15:00etatik aurrera, eta, hori dela eta, nabigaziorako alerta laranja ezarriko dute, gutxienez gauerdira arte. Olatuen altuera adierazgarria bost metrotik gorakoa izango da, iragarpenaren arabera, eta, egunaren azken orduetan, zazpi metro ingurukoa. Mendebaldeko haizea gogor ibiliko da, 6-7ko indarrarekin, eta 7-8koa izango da gauean.

Gainera, 15:00etatik aurrera eta egun osoan zehar, abisu horia egongo da indarrean, olatuek kostaldean talka egiteko arriskuagatik. Itsasgoraren inguruan, 17:50 aldera, handiak izan daitezke.

Ordu berean, abisu horia ezarriko dute mendebalde ipar-mendebaldeko haizeagatik; haize boladek haizeguneetan orduko 100 kilometroko abiadura gaindituko dute, batez ere kostaldean eta gauean.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, itsasertzetik gertu ez dauden lekuetan, haizeak 70 eta 80 kilometro orduko abiadura hartuko du, baina larunbat goizaldean haizeguneetan 100 kilometro orduko abiadura har dezake.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X