Zaldibarko zabortegia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Verter Recyclingen aurkako auzi judiziala abian da, Zaldibarko luiziagatik

Luizia otsailaren 6an gertatu zen. Urtebete geroago, Joaquin Beltranen gorpua bilatzeko lanetan ari dira oraindik. Alberto Sololuzerena joan den abuztuan topatu zuten.
Zaldibarko zabortegia desagertu egin zen mendi-magala erori ostean.
Zaldibarko zabortegia desagertu egin zen mendi-magala erori ostean. Argazkia: EFE

Durangoko Epaitegiak abian jarri du Verter Recyclingen eta enpresa horretako hiru arduradunen aurkako prozesu judiziala, Zaldibarreko zabortegian izandako luiziaren auzian. Ingurumenaren aurkako delituak leporatzen dizkiete.  

Ebazpenaren arabera, Jose Ignacio Barinaga Egia, Maria Arrate Bilbao Barinaga eta Juan Elosegui Etxebarria arduradunak eta konpainia bera ikerketapean mantentzea berretsi du epaitegiak.  

Prozesu judizial honetan hainbat akusazio partikular aurkeztu dira: Ekologistak Martxan taldea eta beste bi elkarte ekologista; Zaldibar, Elgeta, Eibar eta Ermuko udalak; Interbiak erakundea; eta Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileen familiak.

ZURE INTERESEKOA IZAN DAITEKE: Zaldibarko zabortegian izandako luiziaren kronologia

Ekologistak Martxan taldeak ohar batean azpimarratu du auto honen bidez Zaldibarreko zabortegian  gertatutakoa argitzeko ikerketa judiziala hasi da. Gertakari "oso larriak" izan zirela erantsi du, "hondamendi ekologikoaz gain, bi langile hil zirelako".

Horrez gain, zabortegian izandako ezbeharrak eragindako "ingurumen krisiaren aurka" larunbat honetarako antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin dute. Datorren otsailaren 6an urtebete beteko da lurjausia izan zenetik eta egun horretan ere hainbat ekimen izango dira.

Urtebete geroago, erreskate taldeek Joaquin Beltranen gorpua bilatzeko lanetan ari dira oraindik. Alberto Sololuzeren gorpuzkiak joan den abuztuan topatu zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X