DESAGERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruñean desagertutako 18 urteko neska baten bila ari dira

1,65 neurtzen du, gorpuzkera normala du, ile hori luzea eta begi berdeak. Urtarrilaren 18an ikusi zuten azken aldiz.
Desagertutako neskaren irudia.
Desagertutako neskaren irudia.

SOS Desagertuak Elkarteak Nora Oyaga Romanzado 18 urteko gaztearen desagerpenaren berri eman du.  Urtarrilaren 18an ikusi zuten azken aldiz Iruñean.

1,65 neurtzen du, gorpuzkera normala du, ile hori luzea eta begi berdeak.

Norbaitek desagertzeari buruzko daturik badu, elkartearekin harremanetan jartzeko eskatzen dute 642 650 775 0 649 952 957 telefonoen bidez edo sosdesaparecidos@sosdesaparecidos.es helbidera mezu elektronikoa bidaliz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X