66 positibo erregistratu dituzte Nafarroan, eta positibo tasa % 4,5era igo da
Azken egunean 66 covid-19 kasu berri erregistratu dira Nafarroako Foru Erkidegoan, atzo (58) eta aurreko igandean (45) baino gehiago, Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Astean zehar gora egin dute positiboek, eta gaurko datuarekin baieztatu egin da joera.
1.477 proba diagnostiko egin dira larunbatean, PCR zein antigeno testak. Positibo tasak ere, beraz, gora egin du, eta % 4,5ekoa da, aurreko egunetan baino altuagoa.
Bestalde, Nafarroako ospitaleetan 76 gaixo daude, aurreko egunean baino lau gehiago. Atzo bost ospitaleratze izan ziren koronabirusarekin lotuta, horietako bat ZIUn.
Azken egunean ez da hildakorik egon, eta ez da aurreko egunetako heriotzarik notifikatu. 1.108 dira covid-19ak pandemia osoan zehar Nafarroan eragindako heriotzak.
Eremuei dagokienez, Iruñean eta eskualdean kasu positiboen % 62 erregistratu dira, Tuterako eremuan % 24 eta Lizarrakoan % 2. Beste positiboak (% 12) Nafarroako beste eremuetan zehar banatzen dira.
Adinari dagokionez, 15-29 urteko adin tartean daude kasu gehienak (% 33). Ondoren datoz 45-59 urtekoak (% 26), 30-44 urtekoak (% 18) eta 60-75 urtekoak (% 12). Azkenik, 15 urtetik beherakoak (% 8) eta 75 urtetik gorakoak (% 3) daude. Positibo berrien batez besteko adina 39,5 urtekoa da. Sexuari dagokionez, positiboen % 52 gizonezkoak dira eta % 48 emakumezkoak.
Ospitaleen egoerari dagokionez, 76 pertsona daude covid-19arekin edo covid-19agatik Nafarroako ospitaleetan ingresatuta (atzo baino lau gehiago). Horietatik, 15 zaintza intentsiboetako unitateetan daude (atzo baino bat gehiago) eta 10 etxean (bi gehiago). Besteak, 51 paziente, gela arruntetan daude (bat gehiago). Horiek guztiek positibo eman dute PCR proba batean, koronabirusa ingresatuta egoteko arrazoia izan ala ez, eta covid-19ari erreserbatutako espazioetan daude.
Birusaren intzidentzia metatua 51.752koa da Nafarroan.
Txertaketa prozesuari dagokionez, atzo 1.086 dosi jarri ziren. Guztira, beraz, 76.997 txerto jarri dira, jasotako 84.845 txertoetatik. 25.124 pertsonari jarri dizkiete bi dosiak.
Positibo berriek behera egin dute EAEn
Azken egunean 247 covid-19 kasu positibo berri erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Positibo tasa % 4,3koa da, hau da, atzoko bera.
Guztira covid-19a duten 120 gaixo larri daude gaur, atzo baino bost gehiago.
Albiste gehiago gizartea
Guardia Zibilak talde ultren manifestazioa geldiarazi du Torre Pachecon
Dozenaka pertsona zeuden bilduta “Herriak bakarrik salbatzen du herria” lelopean.
Donostiako Piratek Aste Nagusi herrikoi eta anitza prestatu dute, musika, joko eta abordatze tradizionalarekin
Donostiako Piratek omenaldia egingo diote Donostiako Pentsiodunen Mugimenduari, haiek izango dira abuztuaren 9tik 17ra jaietako astea ofizialki irekiko duen txupinazoa botako dutenak.
2025eko Sanferminetan 1,6 milioi pertsona bildu dira jai giroan eta istilu gutxiagorekin
Iruñeko Udalak oso positibotzat jotzen du errespetuzko giroak, delituen murrizketak eta jarduera askotan parte hartzearen igoerak markatutako jaien garapena.
Espetxera Ordizian lau ertzaini eraso egiteagatik atxilotutako bi pertsonetako bat
Tolosako epaitegi batek behin-behineko espetxealdia ezarri dio, agintaritzaren aurkako atentatua eta lesio delitua egotzita. Aldiz, atxilotutako bigarren gizona aske geratu da, kautelazko neurririk gabe.
Espetxera bidali dute Torre Pachecon gizon bati egindako erasoarekin lotura duelakoan Errenterian atxilotutako gizasemea
Ertzaintzak astelehenean atxilotu zuen Errenterian, Irunerako trena hartzera zihoala, antza denez, muga zeharkatzeko asmoz.
Bakioko udalekuetako gurasoak: "Enpresarekin harremanetan jartzen saiatu gara baina inork ez digu erantzuten"
Udalekura iritsi eta berehala, haurrek deitu zieten gurasoei haien bila joan zitezela eskatzeko. Gurasoen salatzen dutenez, Veranoaventura udalekuak antolatzen dituen enpresarekin harremanetan jartzen saiatu dira, baina inork ez die azalpenik eman. Erakundeei iruzurra argitzeko laguntza eskatzen diete.
Bakioko Udalak udaleku bat ixteko agindu du, haurren segurtasuna bermatzeko
Uztailaren 13an, igandea, Udaltzaingoa udalekua egiten ari ziren eraikinera joan zen, hainbat familiak jarritako salaketek bultzatuta. Bertan, poliziek "higiene eta segurtasun falta" nabarmena zegoela atzeman zuten. Familiek 500eriroren bueltan ordaindu zituzten, seme-alabek "esperientzia ahaztezina" bizi zezaten.
Euskadin, hildakoen batez besteko adina 81,7 urtekoa da
2024an, guztira, 22.392 lagun hil ziren, aurreko urtean baino % 0,4 gehiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako azken datuen arabera.
Fiskaltzak eginbideak abiatu ditu Murtziako Voxen presidentearen kontra, gorroto delituak egitea leporatuta
Fiskaltzak ohar bidez zehaztu duenez, Jose Angel Antelok Torre Pachecoko istiluak direla eta egindako adierazpen publikoak eta sare sozialetan argitaratutako testuak ikertuko ditu, delitu zantzurik ote dagoen argitzeko.
300.000 ikus-entzulek baino gehiagok egin dute bat ETBren sanferminetako entzierroen emanaldiekin
Goizero, batez beste, % 12,1eko ikusle-kuota lortu du ETB1ek. Autengo datua iazkoa halako lau izan da.