Positiboak 58ra jaitsi dira Nafarroan, baina joerak goranzkoa izaten jarraitzen du
58 covid-19 kasu berri erregistratu dira azken 24 orduetan Nafarroako Foru Erkidegoan, aurreko egunean (70) baino gutxiago. Ostiral honetako datua, hala ere, duela astebete zenbatutakoa baino altuagoa da, 45 izan baitziren aurreko ostiralean.
Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, ospitaleratuta dauden pertsonen kopurua 72ra jaitsi da, eta ez da hildakorik izan. Hala ere, aurreko egunean 74 urteko gizon bat hil zela jakinarazi dute.
Pandemia hasi zenetik 1.108 pertsona hil dira Nafarroan covid-19arengatik, eta 51.686 kutsatu dira.
1.625 proba diagnostiko (920 PCR eta 705 test antigeno) egin dira azken egunean, eta positibo tasa % 3,6koa da, azken egunetan erregistratutakoaren antzekoa.
Astean zehar, astelehenetik ostiralera, 307 kasu berri zenbatu dira, aurreko astean zenbatu zituzten 297 kasuetatik gora.
Iruñean eta eskualdean izan dira kasu positiboen % 36; Tuterako eremuan, % 21; Lizarrakoan, % 7, eta gainontzekoa (% 36) foru erkidegoko beste eskualdeetan banatzen da.
Adinari dagokionez, 30-44 urteko taldea eta 15 urtetik beherakoena dira kutsatu gehien izan dituztenak, % 22narekin. Ondoren datoz 15-29 urtekoak (% 21), 45-59 urtekoak (% 19), 60-75 urtekoak (% 14) eta 75 urtetik gorakoak (% 2).
Positibo berrien batez besteko adina 35,2 urtekoa da, eta sexuari dagokionez, Gobernuak esan du kasuen % 52 gizonezkoenak direla, eta % 48, emakumezkoenak.
Ospitaleetan 72 pertsona daude. Horietatik, 14 ZIUn (atzoko kopuru bera), zortzi etxean ospitaleratuta (atzoko kopuru bera) eta 50 gela arruntetan (sei gutxiago).
Txertoei dagokienez, atzo 2.610 dosi jarri ziren. Beraz, jasotako 84.845 txertoetatik 75.911 jarri dituzte.
25.124 pertsonak bukatu dute txertaketa prozesua, bi dosiak jarrita. Atzo, 588k jaso zuten bigarren dosia.
Kasuen beherakada, motelduta EAEn
Azken egunean 307 covid-19 positibo berri erregistratu dira Euskal Autonomia Erkidegoan, eta positibo tasa % 4,3koa da.
Ospitaleen egoerari dagokionez, 115 pertsona daude zaintza intentsiboetako unitateetan covid-19arekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.