eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia larunbatera arte luzatu dute, 1.000 metrora elurra egingo baitu

Printzipioz ostegun eta ostiralerako aurreikusia zegoen elur mailaren jaitsiera asteburura arte luzatuko da.
Ganekogorta mendia. Artxiboko argazkia: Alberto Zorrilla
Ganekogorta mendia. Artxiboko argazkia: Alberto Zorrilla

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia larunbateraino luzatu du, 1.000 metrora elurra egingo baitu. Hasiera batean, ostegunerako eta ostiralerako soilik zeuden aurreikusiak elurteak.

- Ostegun honetan zehar, martxoak 18, abisu horia 21.00etatik 24.00etara egongo da aktibatuta. Aurreikuspenen arabera, elur-kota 800-900 metro inguruan mantenduko da, eta prezipitazio ahul eta barreiatuak espero dira, Kantauriko isurialdean, bereziki.

- Bestalde, ostiralean, martxoak 19, abisu horia berriro aktibatuko da 00.00etatik 24.00ak arte. Elur-kota 800-900 metroren inguruan ibiliko da. Goizean 1.000 metrora igo daiteke, eta arratsalde partera 700-800 metrora jaitsiko da. Ostiralerako ere aldizkako zaparrada ahulak aurreikusi dituzte, egun osoan zehar luzatuko direnak.

Larunbatean, berriz, martxoak 20, gauerditik 9.00etara mantenduko da abisu horia. Eguna 500-600 metro inguruko elur-kotarekin hasiko da, eta 700-800 metrora igoko da arratsaldean. Prezipitazio ahul eta barreiatuak espero dira egunaren lehenengo erdialderako, mendebaldean, bereziki.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X