Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urkullu, txertaketa global eta solidarioari laguntzeko prest

Lehendakariak idatziz jakinarazi dio Covax mekanismoko presidenteari Jaurlaritzak ekarpen ekonomikoa egin nahi duela eta hori posible egiteko "bide argi" bat zehazteko eskatu dio.
orain-default-image

Iñigo Urkullu lehendakaria Jose Manuel Barroso Covax mekanismoko presidenteari zuzendu zaio, idatziz, Eusko Jaurlaritzak covid-19aren kontrako txertaketa global eta solidarioa lortzen laguntzeko prest dagoela adierazteko, eta hala jasota gera dadin.

Txertoetarako GAVI patronatuak (Munduko Osasun Erakundeak sustatutakoa) sortu du Covax mekanismoa. Horren xedea da koronabirusaren kontrako txertoa herrialde txiroenetara eta ahulenetara heltzea.

Europako Batzordeko presidente ohiari bidalitako gutunean, Urkulluk esan du txertaketa globalaren garrantziaz jabetzeko "elkartasun eta gizatasun printzipioak nahikoak ez balira, 'berekoiagoak'" diren printzipioak ere izan litezkeela. Hildo horretan, "pandemia, edo mundu osoan gainditzen da, edo ez da gainditzen". Herrialde bakoitzaren segurtasuna, ekonomia eta osasun publikoa ez dira salbu egongo immunitatea kontinente eta herrialde guztietara iristsi ezean".

Idatziz zuzendu zaio Urkullu Barrosori astelehen honetan, eta argi utzi nahi izan dio Eusko Jaurlaritzak "inplikazio aktiboa" duela txertaketa planetako biztanle guztiengana iristeko helburuan, eta txertoa, batez ere, herrialde txiroenen artean eta, beren osasun-sistemen ikuspuntutik, ahulenak direnen artean banatuko dela.

"Urtebeteko konpromiso solidarioa"

Lehendakariak jakinarazi dio duela gutxi Jaurlaritzak, lehenik, eta Legebiltzarrak, ondoren, babes publikoa eta irmoa eman diotela estrategia horri. Urkulluren iritziz, "helburu hori nazioartean partekatu beharko litzateke, modu multilateralean eta elkartasun eta gizatasun printzipioekiko konpromisoagatik".

Lehendakariak otsailaren 27an babestu zuen OMEko zuzendariak eta Europako Kontseiluko kideek otsailaren 25ean egindako adierazpena.

"Pandemiaren urte honetan, Euskadik konpromiso solidarioa duela erakutsi du, eta baliabideak eskaini dizkie beste autonomia erkidego batzuei, Peruri, esaterako. Orain, pandemia global baten aurkako borrokan, osasunaren aldeko lankidetza aldeanitza indartu nahi du, txertaketa global eta solidario baten bidez ", adierazi du astearte honetako Gobernu Kontseiluak onartutako oharrean.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak bi konpromiso hartzen ditu bere gain. Lehenik eta behin, Covaxen nazioarteko ahaleginak babestea; eta, bigarrenik, txertoak baliabide gutxien dituzten herrialdeetara iristen laguntzea, zuzenean eta horretarako behar diren bideak erabiliz.

Amaitzeko, Iñigo Urkulluk bere idatzian Barroso presidenteari bere Exekutiboak "ekarpen ekonomiko bat" egiteko duen "borondatea eta erabateko aurrejarrera" adierazi dio, datozen asteetan zehaztuko dena.

Ildo horretan, Barrosori eskatu dio "bide argi" bat jartzeko bai Jaurlaritzak baita espainiar Estatukoak ez diren beste Gobernu batzuek "txertaketa global eta solidario bat lortzeko ekarpena egin dezaten".

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X