Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak PCR proba egiteko eskatu die Bilboko Poker tabernako bezeroei

Martxoaren 15etik 22ra egon zirenei dago zuzenduta eskaera. Ez da hitzordua eskatu beharko; nahikoa da Mercedeko osasun zentrora joatea ostiralean, 15:00etatik 20:00etara.
PCR proba. Argazkia: Efe
PCR proba. Argazkia: Efe

Osakidetzak PCR proba egiteko eskatu die Bilboko Basurtu auzoko Poker tabernan martxoaren 15a eta 22a artean egon ziren bezeroei. Mercedeko osasun zentroan jarriko dute probak egiteko eremua, ostiral arratsaldean.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ohar baten bidez eskatu die bezero horiei osasun zentrora joan daitezela ostiral honetan, 15:00ak eta 20:00ak artean, covid-19aren diagnosi proba egitera.

Osakidetzak argitu du ez dela beharrezkoa hitzordua eskatzea, nahikoa dela aipatu lekuan bertaratzea, eta gero emaitza SMS bidez jasoko dutela.

Kontuan izan osasun-agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X