TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi adin txikiko larri zauritu dira Buñuelen, motorrean zihoazela harrapatuta

Auto batek harrapatu du 15 eta 16 urteko bi neskak zihoazen motorra. Tuterako Ospitalera eraman dituzte bai neskak bai autoaren gidaria ere.
Istripua izan duen autoa.
Istripua izan duen autoa. Argazkia: Foruzaingoa

Bi adin txikiko neska larri zauritu dira gaur goizean Buñuelen izan den trafiko istripuan.

Auto batek bi neskak zihoazen motorra harrapatu du eta, ondorioz, zauri larriak jasan dituzte.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, 15 eta 16 urte dituzte biktimek eta Tuterako Ospitalera eraman dituzte. Bertara eraman dute auto-gidaria ere. Gizona, Pradillako (Zaragoza) bizilagun bat da.

Bestalde, pertsona bat hil da asteburuan Nafarroan, Milagron izandako auto istripuan. Gainera, beste 12 istripu ere gertatu dira. Ikusgarriena, agian, atzo, Aiegin, A-12 autobidean auto batek izan zuena. Autoa iraulita geratu zen eta gidaria nahiz hiru adin txikiko ospitalera eraman behar izan zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X