UPV/EHUko errektoreak unibertsitateko langileak txertatzea lehenestea eskatu du
Azaroan errektore aukeratua izan ostean, Eve Ferreirak Eusko Jarularitzako Hezkuntza Batzordean hitz egin du gaur, EH Bilduren eskaeraz.
Ferreirak unibertsate-komunitatearen lanaz harro dagoela adierazi du, eta haien lana eskertu du, izan ere azken hilebateotako egoeran izanda ere, % 75eko presentzialtasunari eutsi ahal izan zaio, “segurtasun neurriek uzten duten mailaren altuena”.
Halare, azpimarratu du presentzialtasun hori berme osoz mantendu ahal izateko, beharrezkoa dela unibertsitateko langileek txertatze prozesuari doagokionean Bigarren Hezkuntzako (DBH) irakasleek izan duten “tratamendu bera” izatea, eta, haien kasuan bezala, lehentasunez txertatzea. “Iritsi orduko eskatu diegu hau erabakimena dutenei, eta ahal izan dugun modu guztietan”, azaldu du.
Bere hizketaldian covid-19ak unibertsitate komunitatean duen intzidentzia-tasari buruz hitz egin du, eta "eremu horian" dagoela esan du, "ikasgeletan kutsadura fokurik ez izatearen lasaitasunarekin".
Adierazi duenez, Euskal Herriko Unibertsitatea "nota onarekin" ari da gainditzen covid-19ak sortutako egoera, eta ikasleei egindako inkestak aipatu ditu. "Iazko ikasturtea oso nota altuaz amaitu genuen, eta ikasturte honen ibilbidea ere oso positiboa izaten ari da. Gure fakultateak, gure eskolak eta unibertsitate osoa leku segurua da ", azpimarratu du.
Bileran izan dira, halaber, Jose Maria Guibert Deustuko Unibertsitateko errektorea eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea. Batzordeak duela urtebete unibertsitateek hartu zituzten konpromisoen bilakaera aztertu du, eta datozen hilabeteetarako haiek dituzten lehentasunen berri jaso du.
Zure interesekoa izan daiteke
Setenil herrira doazen turisten jarioa ez da eten, kalteak handiak izanik ere
Cadizko herririk bisitatuenetako bat da Setenil, herrixka zurien ibilbidean baitago. Setenilgo alkateak bisita gidaturik ez antolatzeko eskatu die turismo enpresei.
Euriari aurre eginez, Donostiako kaleak girotu ditu inude eta artzainen konpartsak
Ospakizun eguna dute gaurkoa Donostiako Parte Zaharrean. Azken 49 urteetan bezala, inauteri aurreko igandean, Kresala elkartearen konpartsa desfilean atera da, antzinako inauterietako pertsonaiak gorpuztuta. Sarriegiren doinuak lagun, zortziko, fandango eta arin-arinen erritmoek hartu dituzte Donostiako kaleak.
Euriteak baretu dira Andaluzian, azken egunotako ekaitzak igarota
Guadalquivir ibaian, Kordoban, agerikoa da egoerak hobera egin duela. Goizean, emariak behera egin du apur bat, gauerdian 6 metroko altuera izan ondoren. Jaitsiera horrek behin-behinean lasaitasuna eman du, baina garbiketak aurrera jarraitzen du etenik gabe, datozen orduotan euri gehiago egingo baitu.
Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan
Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.
Arabako eta Gipuzkoako etxebizitzetan lapurretak egin zituen gaizkile talde bat desegin dute
Estatu osoan indarra erabiliz 25 lapurreta egin izana egozten diete, eta Araban lapurreta bat egin ondoren atxilotu dituzte taldea osatzen omen zuten lau kideak.
Mugimendu sismikoak izan dira Andaluzian, denboralearen ondorioz
Intentsitate txikiko lurrikarak izan dira Cadizko mendilerroan eta Malagako hainbat udalerritan.
722 larrialdi eragin ditu larunbatean Marta ekaitzak Andaluzian, eta 11.089 lagunek etxetik kanpo jarraitzen dute
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak ohartarazi du Ubriqueko (Cadiz) beste ehun bat bizilagun ere etxetik atera ditzaketela ondorengo orduetan lur mugimenduengatik.
Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan
Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".
Milaka lagunek Rodaliesen zerbitzu duin bat eskatu dute Bartzelonan egin dituzten bi manifestazioetan
Junts, ERC eta CUP alderdiek Paneque kontseilariaren eta Puente ministroaren dimisioa eskatu dute eguerdian. 8.000 manifestari bildu ditu protesta horrek, Udalaren arabera, eta 30.000 antolatzaileen esanetan. Arratsaldeko manifestazioan, berriz, Rodalies zerbitzuaren gainbehera salatu dute.
Muskilen festa egin dute lehen aldiz Iruñean inauteriak iragartzeko, Kaldereroen ordez
Duela sei urte hasi zuten Iruña Taldeko kideek festa aldatzearen beharraren inguruko hausnarketa, ijito komunitatearen ezerosotasunetik abiatuta. Muskilak sortu dute, izena eta janzkera aldatuz, baina festaren egitarauari eutsiz.