KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak 16 urtetik gorako pertsonen % 40ri jarri die txertoen lehen dosia

Herritarren % 16 dagoeneko immunizatuta daude koronabirusaren aurka. Osasun sailburuak azaldu duenez, joan den astean Osakidetzak 148.846 txerto eman zituen.
Una dosis de la vacuna de Pfizer
Una dosis de la vacuna de Pfizer. Foto de archivo: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko 16 urtetik gorako biztanleen % 40,1ek gutxienez koronabirusaren aurkako txertoaren dosi bat jaso dute, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak astearte honetan jakitera eman duenez.

Gobernu Kontseiluaren ostean Gasteizen egindako agerraldi batean, Sagarduik nabarmendu du joan den astean Osakidetzak 148.846 txerto eman zituela, hau da, xede-biztanleriaren % 40,1ek dosi bat du, eta % 16,2k, berriz, immunitatea covid-19aren aurrean.

Astelehenean, Eusko Jaurlaritzak Pfizerren 91.260 dosi jaso zituen, eta aste honetan Janssenen 6.500 dosi jasotzea espero du, hasieran espero zutena baino gutxiago. Asteazken arratsaldean, gainera, AstraZenecaren 14.800 dosi iritsiko dira, baina oraingoz ez dute zehaztu Modernarenak helduko direnik.

Sailburuak azaldu duenez, Osakidetzak 60 eta 69 urte bitarteko pertsonen txertaketan jarriko du arreta aste honetan, eta txertoa jartzeko falta diren 70 urtetik gorako pertsonei txertoak ematen jarraituko dute. Txertoak eta txertaketa-agendan tokiak dauden heinean, 59 urtetik beherakoei deitzen diete. "Gure agendetako hutsune guztiak betetzea da helburua, hau da, azken dosira arte ematea", esan du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X