Pandemiak % 75 gutxitu du atzerritar jatorriko migratzaileen etorrera EAEra
Pandemia tarteko, atzerritar jatorriko migratzaileen etorrera % 75 gutxitu da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE). Hala ondorioztatu du Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiak egindako "Covid-19aren eragina EAEn atzerritar jatorriko pertsonengan" ikerketak.
Txostenak jasotako datuen arabera, 2021eko urtarrilaren 1ean atzerrian jaiotako 246.501 pertsona zeuden EAEn erroldatuta, aurreko urtean baino 4.777 gehiago. Nolanahi ere, atzerakada handia da hori, aurreko urteetan izandakoarekin alderatuta. Izan ere, 2019-2020 aldiarekin alderatuta, erkidegorako fluxuak % 75 inguru murriztu dira —2019 eta 2020 aldian ia 20.000 pertsona izatetik, azken urtean 5.000 baino gutxiago izatera—, eta 2016ko kopuruetara itzuli da kasik.
Jatorri eremuari dagokionez, mugikortasunean ezarritako murrizketek ez dute eragin berdina izan eremu guztietan. Latinoamerika izan da eraginik handiena jasan duena zenbaki absolututan, azken urteotan nagusi izan baita. Hala, 2019 eta 2020 artean, gune horretako 14.116 pertsona iritsi ziren EAEra, eta 2020 eta 2021 artean, kopuru hori gutxitu egin da, 3.873 pertsona iritsi baitira; horrenbestez, % 72,6 gutxitu dira etorrerak.
Langabeziak gora egin zuen etorkinen artean, batez ere emakumezkoen artean
Pertsona horien lan egoerari dagokionez, bistakoa da covid-19aren lehen olatua etortzearekin batera EAEko atzerritar aktiboen eta landunen bolumena nabarmen jaitsi zela. Dean dela, hurrengo hilabetetan arin errekuperatu da egoera, eta 2029tik izandako datu onenekin itxi da urtea.
Pandemiak bereziki gogor erasan die atzerriko emakumeei, eta gizonezkoen langabezia tasaren gainetik dago emakumezkoena.
Konfinamendu garaiak astindu zuen gogorren talde hau. 2020ko otsaila eta apirila artean pertsona atzerritarren Gizarte Segurantzaren afiliazioa % 7,8 jaitsi zen.
Euskal gizarteak kolektibo horrekiko duen jarrera ere aztertu du ikerketak, eta ondorioztatu du krisi hirukoitz horren aurrean jarrera toleranteagoa erakutsi duela. Euskal gizarte ia osoak (% 91k) uste du egoera larrienean dauden pertsonei eman behar zaiela lehentasuna, horien jatorria edozein dela ere. Bestalde, hiru pertsonatik bi (% 65,0) ados dago jende guztiak, haien jatorria edozein dela ere, birusaren ondorio ekonomikoak eta sozialak arintzeko abian jarri diren laguntzak eskuratu ahal izatearekin.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.