Albiste da
INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Tuteran eztabaida baten ostean bikotekideari erasotzeagatik

Erasoa asteazkenean gertatu zen, 17:00ak aldera, eta atxilotua Udaltzaingoaren polizia-etxeko ziegetara eraman zuten, ondoren epailearen esku uzteko.
Sexu-eraso bat salatzeko elkarretaratzea, Tuteran.
Sexu-eraso bat salatzeko elkarretaratzea, Tuteran. Artxiboko irudia: EITB Media

Tuterako Udaltzaingoak 30 urteko gizon bat atxilotu du genero indarkeria delitu bat egotzita, eztabaida baten ostean bikotekideari lesioak eragiteagatik.

Polizia-iturrien arabera, asteazkenean gertatu zen erasoa, 17:00ak aldera, eta atxilotua Udaltzaingoaren polizia-etxeko ziegetara eraman zuten, ondoren epailearen esku uzteko.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X