TRAFIKO ISTRIPUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

58 urteko txirrindulari bat hil da Urruñan, auto batek harrapatuta

Hildakoa Hegoaldeko bizilagun bat da. Istripua 09:30 aldera gertatu da Paul-Gelos kalean, Zibururantz.
Urruñako (Lapurdi) Paul-Gelos kalea.
Urruñako (Lapurdi) Paul-Gelos kalea. EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.

58 urteko txirrindulari bat hil da gaur goizean Urruñan (Lapurdi) auto batek harrapatuta.

Antza denez, Hegoaldeko gizona, Paul-Gelos kaletik zihoan, Kechiloa auzoa Leclerc supermerkatuarekin lotzen duen errepide tartean, Zibururantz jaisten, autoak harrapatu duenean, SudQuestek bere edizio digitalean jakinarazi duenez.

Lekukoek adierazi dutenez, kolpea izugarria izan da eta suhiltzaileak bertaratzean hilik zegoen jada gizona.

Gendarmeriak ikerketa ireki du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Txirrindularia harrapatu duen autoaren gidariak 60 urte ditu eta txirrindularia ez duela ikusi adierazi omen du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X