Desagertuta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trapagaranen desagertutako 29 urteko gizon baten bila ari dira

Gazteak medikazioa behar du. Desagertu zenean, kolore argiko txamarra bat, txandal iluna eta marra zuridun zapatila beltzak zeramatzan soinean. Portugaleten egon daiteke.
Trapagaranen desagertutako 29 urteko gizon baten bila ari dira
Trapagaranen desagertutako 29 urteko gizon baten bila ari dira. Argazkia: @VOSTeuskadi

Astelehenetik desagertuta dagoen 29 urteko gizon baten bila ari dira Trapagaranen. Ander Perez Bravo izena du desagertutako pertsonak, eta haren senideek laguntza eskatu diete herritarrei.

Ildo horretatik, Vost Euskadik desagerpen horren berri eman du ostegun honetan, eta sare sozialetan zabaldutako mezu batean azaldu duenez, gazteak medikazioa behar du.

Vost Euskadik emandako informazioaren arabera, gazteak 1,70 metroko altuera du, eta begi marroiak eta ile beltza ditu. Desagertu zenean, kolore argiko txamarra bat, txandal iluna eta marra zuridun zapatila beltzak zeramatzan soinean.

Uztailaren 12an ikusi zuten azkenekoz, eta baliteke Portugaleten egotea. Hala, gaztearen inguruko informaziorik izanez gero, 112 telefonoarekin harremanetan jartzea nahi dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X