Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zornotzan jipoitutako gaztearen aita: "Alexandru oso larri dago"

Biktimaren aitak jakitera eman duenez, gazteari asteazkenean ebakuntza egin zioten. Orain datozen orduetako bilakaeraren zain daude, baina "baikorrak" direla erantsi du.
Zornotzan jipoitutako gaztearen aita, Gurutzetako Ospitalean. Irudia: EiTB Media
Zornotzan jipoitutako gaztearen aita, Gurutzetako Ospitalean. Irudia: EiTB Media

Gurutzetako Ospitalearen ate aurrean, Zornotzan (Bizkaia) jipoitutako gaztearen aitak, Eugen Ionitak, semea ikusi ahal izan duela azaldu die hedabideei, eta biktimak oso larri jarraitzen duela baieztatu du. "Alexandru oso larri dago", adierazi du hunkituta.

Gainera, biktimaren aitak jakitera eman duenez, gazteari asteazkenean ebakuntza egin zioten. Orain datozen orduetako bilakaeraren zain daude, baina "baikorrak" direla erantsi du.

Igandean pertsona talde batek jipoitu zuen 23 urteko gazteak larri jarraitzen du Gurutzetako ospitalean.

Goizaldeko hirurak aldera, biktimak gazte talde baten hainbat kolpe jaso zituen; erasotzaileetako asko adingabeak dira. Erasoa grabatu egin zuten, eta sare sozialetan bolo-bolo dabil horren bideoa.

Gaztea Gurutzetako ospitalera eraman zuten, eta bertan jarraitzen du, larri. Bestalde, Ertzaintzak, Zornotzako Udaltzaingoarekin elkarlanean, gertakarien inguruko ikerketa abiatu du, eta dagoeneko zortzi pertsona atxilotu ditu, bost adingabe tartean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X