Albiste da
Oporrak pandemia garaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aurreko urteetako udan bezala, euskal herritar askok Benidormera jo dute eguzki bila

18:00 - 20:00
Aurreko urteetako udan bezala, euskal herritar askok Benidormera jo dute eguzki bila
Batzuk familian, beste asko koadrilan. Den denak oporrez gozatzen. Etxeratze-agindua dago indarrean han, eta, horrek festa handiak mugatzen ditu. Euskal herritarrak hondartzaz eta poteoaz disfrutatzen dabiltza Valentzian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X