Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kutsatzeak 100etik behera kokatu dira Nafarroan, baina pertsona bat hil da eta gaixo larriak gehiago dira

90 urteko gizonezko bat zendu da azken orduetan. Horrez gain, beste bi lagun sartu dituzte ZIUetan, eta 27 dira jada.
Nafarroako Ospitale Guneko ZIU bat.
Nafarroako Ospitale Guneko ZIU bat. Argazkia: EFE

Nafarroak 97 kutsatze berri atzeman ditu azken orduetan 1.074 proba diagnostiko egin ostean (% 9ko positibotasuna), Foru Gobernuak emandako datuen arabera.90 urteko gizonezko bat zendu da, eta, azken hori ere zenbatuta, guztira 1.209 pertsona hil dira Nafarroan pandemia hasi zenetik koronabirusaren ondorioz.Ospitaleetako egoerak tenkatuta jarraitzen du. Izan ere, 98 pertsona daude Osasunbideko erietxeetan, azken orduotan bederatzi gaixo gehiago ospitaleratu ondoren. ZIUetan ere okerrera egin du egoerak, 25 gaixo izatetik 27 izatera igaro baitira azken 24 orduotan.Eguneko positiboei dagokienez, bezperan baino 34 kasu gutxiago dira. Tartea handiagoa da, ordea, denboran atzera egiten badugu: duela astebete halako bi izan ziren (191, zehazki) eta duela 14 egun ia halako hiru (280 kutsatze). 100etik beherako daturik topatzeko ekainaren 30era arte egin behar dugu atzera.Kasu gehien pilatzen dituzten udalerriei dagokienez, Zizur Nagusia izan da denen buru, zazpi kutsatzerekin, eta Barañain (sei), Tutera (bost) eta Sarriguren (lau) daude zerrendan ondorengo postuetan.

Txertaketak aurrera jarraitzen du eta azken orduetan 2.522 dosi jarri dituzte. Hori horrela, dagoeneko 431.758 nafarrek dute covid-19aren kontrako pauta osoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Gallinas en Cantabria



REMITIDA / HANDOUT por GOBIERNO DE CANTABRIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

06/8/2025
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hegazti-gripeari aurre hartzeko neurri prebentiboak agindu ditu Espainiako Gobernuak

Arrisku- eta zaintza-eremu zehatzetan etxeko eta haztegietako hegaztiei eragingo dieten neurriak indarrean sartuko dira azaroaren 10etik aurrera. Horrelako eremuak daude Arabako eta Nafarroako zenbait udalerritan. Nolanahi ere, Europatik datorren birusaren aurrean arretaz eta arduraz jardutea eskatu dute agintariek, kutsatzeek eta birusaren hedapenak ekar ditzaketen kalteak saihesteko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X