BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zornotzan jipoitutako gazteak egoera larrian jarraitzen du

23 urteko lemoarra uztailaren 25ean jipoitu zuen gazte talde batek. Harrezkero, Gurutzetako Ospitalean dago, koman. Gertakari horrekin lotuta 15 lagun atxilotu dituzte.
Zornotzan jipoitutako gaztearen ama. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Joan den uztailaren 25ean, Zornotzan jipoitu zuten gazteak larri jarraitzen duela jakinarazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eguerdian egin duen agerraldian. "Haren egoera oso kezkagarria da", adierazi du kazetarien galderei erantzunez.

Hainbat gazteren arteaN jipoitu zuten eta irudiak sare sozialen bidez zabaldu ziren. Guztira, 15 pertsona atxilotu dituzte erasoan parte hartzea egotzita, tartean zortzi adin txikiko. Sei lagun espetxean sartu dituzte eta beste bat baldintzapean aske utzi zuten.

Ertzaintzak gertakaria ikertzen segitzen du eta erasotzaileak 'Koala Anaiak' izeneko talde bateko kideak direla uste dute. Bizkaiko udalerrietan beste hainbat eraso egin izana leporatzen diote talde horri.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X