Albiste da
Lan istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behargin bat hil da Derion, teilatu batetik behera erorita

11:00ak aldera jazo da ezbeharra, eta gizona unean bertan hil da.
Lan-istripua 11:00ak aldera jazo da, Derioko Erdiko kalean. Argazkia: EITB Media
Lan-istripua 11:00ak aldera jazo da, Derioko Erdiko kalean. Argazkia: EITB Media

Teilatu batean lanean zebilen behargin bat hil da Derion, bertatik lurrera erori ostean.

Radio Euskadik jakitera eman duen, 11:00ak aldera jazo da istripua. Erori aurretik, gizona Erdiko kaleko etxebizitza baten teilatua konpontzen ari zen. Jausi eta unean bertan hil da, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berretsi duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X