Minbizia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olatz Vazquez kazetaria eta argazkilaria zendu da

27 urteko bizkaitarra minbiziaren aurkako eredua bilakatu zen bere esperientzia sare sozialen bitartez erakutsi ostean.
orain-default-image

Olatz Vazquez, 27 urteko kazetaria eta argazkilaria, zendu da sabeleko metastasia zuen minbizi gastriko baten ondorioz.

Bizkaitarra minbiziaren aurkako eredua bilakatu zen bere esperientzia sare sozialen bitartez erakutsi ostean. Olatz Vazquezek, bere gorputzak bizi izan dituen aldaketak azaleratu nahian autoargazkiak atera zituen kimioterapia prozesu osoan zehar.

Koronabirusaren pandemiak erabateko eragina izan du kazetariaren osasunean; izan ere, covid-19aren zeharkako biktima bilakatu da. Olatzek "El día de mañana" saioan azaldu zigun arabera, pandemiak bere gaixotasuna detektatzeko proba atzeratu zuen: "2020ko apirilerako gastroskopia bat egiteko zita nuen. Baina martxoaren 14an alarma-egoera dekretatu zuten, eta hurrengo astean deitu zidaten nuen zita ekainera atzeratuko zutela esanez", azaldu zigun Vazquezek.

Ekaineko proban, gaixotasuna uste zuten baino larriagoa zela konturatu ziren medikua. Minbizi gastrikoaren berria oso gogorra izan zen Olatzentzat: "Oso momentu gogorra izan zen, zure bizitza kartez egindako gaztelu baten antzera eraitsi egiten da".

Kazetariak konpartitutako azken informazioetan, argi uzten zuen egoera zaila bizitzen ari zela; izan ere, azken aldian lau ospitaleratze izan ditu. "Pisua, nire itxura eta independentzia galdu dut.  Sentitzen dut baina lehen nintzen Olatz galdu dut", zioen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X