TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilara luzeak N-1 eta A-15 errepideetan, Andoainen hiru ibilgailuk talka egin ondoren

Istripua 08:10ean gertatu da, Tolosako noranzkoan. Ezbeharrak auto-ilara luzeak eragin ditu ez soilik N-1ean, baita A-15 errepidean.
Auto-ilarak Lasarte-Oria parean. Argazkia: @SocialDrive_es
Auto-ilarak Lasarte-Oria parean. Argazkia: @SocialDrive_es

Hiru ibilgailuk talka egin dute N-1 errepidean, Andoainen, Tolosarako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira gaur goizean N-1 eta A-15 errepideetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari jakinarazi dionez.

Talka 08:10ean gertatu da, N-1ean, Tolosako noranzkoan, eta ez da inor zauritu. Dena dela, ilara luzeak sortu dira goizean goizetik N1ean, eta ezbeharrak A-15 errepidean ere izan du eragina, auto-pilaketak Urnietaraino iritsi baitira

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X