Nerabeen arteko genero indarkeria: normalizatua eta ezkutarazia
Genero indarkeriaren normalizazioa eta rol sexisten errepikapena gazteetan ere gertatzen da eta; ezkutuan igarotzen den arazoa da gainera Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundeak ohartarazi duenez. Gaur aurkeztu duen Ez da maitasuna txostenenean Espainiako Estatuan nerabeen artean dagoen genero indarkeriari buruzko politika, ikerketa eta datuak bildu dituzte eta azpimarra jarri dute 16 eta 17 urte bitarteko lau nesketatik batek jasaten duen indarkeria psikologiko eta kontrolak eurentzat dakartzan ondorio larrietan. 2019an Berdintasun Ministerioak egindako Genero Indarkeriako Makroinkestako datuak dira horiek.
Erakundeak hauteman duenez, neskatoak eta 18 urtez beherako gazteak genero indarkeriaren kontrako kanpaina eta baliabideen fokutik at gelditzen direla maiz, baina baita haurren eta nerabeen kontrako indarkeriaren prebentziorako haietatik kanpo ere, egoera horretan daudenak are ezkutuago geldiaraziz.
Nerabeen arteko genero indarkeriaren arrazoien inguruko informazio zabala biltzen du txostenak, hala nola, genero rolen kontzeptua eta eraketa edo maitasun erromantikoaren mitoak. Gainera, indarkeria matxistaren berezko ezaugarriei batzen zaizkien faktoreak ere zenbatzen ditu, gazteen arteko genero indarkeriak gertatzen direnak nagusiki, kontrola edo indarkeria gauzatzeko sare sozialen eta teknologia gailuen erabilera edo pornografiaren eragina, besteak beste.
Datu "kezkagarriak"
2020an Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) babes-neurriak eta/edo kautela-neurriak zituzten genero-indarkeriaren 29.000 biktima baino gehiago erregistratu zituen, eta horietatik 514 18 urtetik beherakoak ziren. Hori dela eta, Save the Childrenek azpimarratu du beharrezkoa dela 13 eta 17 urte bitarteko nerabeak kolektibo espezifiko gisa identifikatzea erakunde ofizialek arazoaren tamaina ezagutzeko egindako azterlan eta inkestetan izan ere, 2019ko Makroinkestak, esaterako, 16 urtetik aurrerako kasuak bakarrik zenbatzen ditu, hortik beherakoak ez ordea.
2019ko Makroinkesta horretan jasotako datuen arabera, 16 eta 17 urte bitarteko neskatoen % 6,2 indarkeria fisikoa jasan dute euren bikote edo bikote ohien partetik, % 6,5ek sexu indarkeria pairatu dute, % 16,7k indarkeria emozionala eta % 24,9k indarkeria psikologikoa edo kontrola.
Era beran, FAD Fundazioaren azken Gazteria eta Genero Barometroaren datuak ere "kezkagarriak" direla uste du erakundeak; izan ere, 15 eta 29 urte bitarteko 5 mutiletik batek uste du genero-indarkeria ez dela existitzen. "Negazionismo maila oso altua da eta hazten ari da", ohartarazi du Andres Conde Save the Childreneko zuzendari nagusiak. Izan ere, nerabeen arteko genero-indarkeriaren arazoa larriagotzen duen faktorea da, ez erasotzaileek (mutilek) ez biktimek (neskek) ez dutela euren burua halakotzat hartzen, ez dira jabetzen.
Conderen ustez, hori gertatzen da "genero ideologia" delakoa "izaera politikoko edo ideologikoko elementu" gisa hartzen baita gero eta gehiago gazteen artean. Horregatik, erakundeak argi du indarkeria mota honekin amaitu nahi bada, beharrezkoa dela nerabeak genero indarkeriako politika publikoetan aintzat hartzea, "prebentzio mailan batez ere", adin horretan modu oso indartsuan eratzen baita nortasuna, eta "eredu ere erreferenteak berrikusten ez badira, indarkeriazko jarrera eta patroiak errepikatzera bultzatzen ditugu gazteak, txikitatik ikasten baitituzte, eta bizi osoan eragin".
Esku-hartze integrala
Save the Childrenek eskatu du egun eskura dauden lege-tresnak erabiltzea arazo horri aurre egiteko, aurten onartutako Indarkeriaren aurrean Haurren eta Nerabeen Babes Integralari buruzko Lege Organikoa, Rhodes Legea gisa ezagun dena hartu du oinarri nagusitzat. "Legeak bere neurri guztiak administrazio maila guztietara hedatu behar ditu. Ezin da paper busti bihurtu", esan du Catalina Perazzo Save the Childreneko Gizarte Gertakarien eta Haurtzaro Politiken zuzendariak.
"Behin indarkeria gertatzen denean ere ezin gara haien ondotik aldendu", ohartarazi du gobernuz kanpoko erakundeak. "Baliabideak biktimen eta erasotzaileen behar eta errealitateetara egokitu behar dira: hizkuntza, komunikazio-estrategiak eta esku-hartzeak garai honetako berezitasunetara (eta zailtasunetara) eta indarkeria mota horren ezaugarri espezifikoetara egokitu behar dira", adierazi dute.
Horregatik guztiagatik, beharrezkotzat jotzen dute ikastetxeetan eta institutuetan hezkuntza afektibo-sexualeko programak ezartzea edo indartzea, nerabeek beren burua biktima gisa identifikatzeko tresnak garatzea eta IKTen erabilera seguru eta arduratsua sustatzea.
Halaber, babes-politikak eta genero-ikuspegi argia duten jarduera-protokoloak eskatu dituzte; nerabe erasotzaileentzako berreziketa-programak; salaketa-mekanismo seguruak eta konfidentzialak; datu-erregistro espezifikoen garapena; sistema judiziala nerabeen beharretara egokitzea; eta informazio-, kontzientziazio- eta sentsibilizazio-kanpainak, nerabeak ahalduntzeko eta indarkeriatik urrun dauden rol positibo maskulinoak sustatzeko.
Neurri horiez guztiez gain, Perazzok azpimarratu du oso garrantzitsua dela aurrekontu-zuzkidura nahikoa izatea eta 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan islatzea; GKEak 155 milioi euro jotzen ditu beharrezko.
Zure interesekoa izan daiteke
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroa egin duenean izan da, hain zuzen ere, gaueko 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsi diote, dantzan jarri baitira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.